http://www.zaldibia.org/aske/ http://www.zaldibia.org/aske/

EMAKUME ASKE

eu-ES Wed, 25 Apr 2018 20:35:24 +0100 6 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/aske/ <![CDATA[M8rako LANUZTE DEIALDIA]]> http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3575/M8rako_LANUZTE_DEIALDIA/ EREDU EKONOMIKO HONEK ZAPALTZEN GAITUELAKO

  • Europan emakumeek astero 26 orduz ordaindu gabeko lanak egiten ditugu gizonek 9 ordu egiten dituzten bitartean. Inork aitortzen ez duen lana da, ikusezina.
  • Emakumeek lanaldi bikoitz eta hirukoitzak egiten ditugu gizonek eta estatuek ez direlako zaintzaz arduratzen.
  • Hego Euskal Herrian gizonek emakumeek baino %35,6 gehiago kobratzen dute, enplegu berdinaren aurrean soldata berdina kobratzea exijitzen dugu.
  • Emakumeek lan prekarietate handiagoa jasaten dugu.
  • Emakume* langile asko lan erregimen orokorretik kanpo gaude, lan-eskubiderik gabe: etxe barruko langileak, nekazariak, sexu langileak, aniztasun funtzionaladun langileak, langile autonomoak…
  • Etxe barruko langileak esklabo gisa bizi gara.
  • Gizartean amatasuna goraipatzen da, aldi berean, lan-merkatuan zigortuz.
  • Gure pentsioak baxuagoak dira, eta gure zahartzaroa txirotzen dute.
  • Pobreagoak gara eta gizarte politiken bazterketak gehiago pairatzen ditugu.
  • Emakume* gazteoi formakuntza eta esperientzia gehiago exijitzen zaizkigu baina aldi berean lan-prekarietatea pairatzen dugu.

INDARKERIA MATXISTAK JIPOITZEN GAITU

  • 2010-2015 urteen artean 33 emakume hil dituzte Hego Euskal Herrian. Eraildako emakume* guztiak falta zaizkigu.
  • Sexu-esplotaziorako salerostea: emakumeen eta umeen merkantilazitzearen adierazpena.
  • Nazkatuta gaude kaleko jazarpena eta sexu erasoak jasateaz eta alor intimoan kontrola, xantaia eta apalkuntza pairatzeaz.
  • Beldurrean hezten gaituztela salatzen dugu, gure testigantzak zalantzan jartzen direla eta salatzen dugunean epaituak gara.
  • Ez gara erantzuteko gaitasunik gabeko biktima pasiboak.
  • LGTBI-fobiak gure biziak estutzen dituzten armairuetan giltzatzen gaitu.
  • Indarkeriari aurre egiteko baliabide publikoak ez dira nahikoak.
  • Zigor-sistema patriarkala da, eta kartzeletan indarkeria bikoitzari aurre egin behar diogu emakume* izateagatik.

ARRAZAKERIAK AKATZEN GAITUELAKO

  • Ez ditugu ahazten hainbat arrazoiengatik euren herrialdea utzi dituzten pertsonen bizitzak.
  • Emakume* etorkin eta errefuxiatuek mugetan jasaten duten indarkeria matxista eta kriminalizazioa salatzen dugu.
  • Espazio publikoa hartzeko dugun eskubidea mugatzen dute gure janzkeragatik.
  • Legez kanpoko egoeran gauden emakumeak* eta atzerritarren legea jasaten dugunok bereziki babesgabe gaude indarkeria matxistarekiko.
  • Nazioarteko zaintza-sarea osatzen dugu: gure seme-alabak eta adindunak beste emakume* batzuen esku uzten ditugu han, hemen zuenak baldintza oso prekarioetan zaintzeko.

KULTURA PATRIARKALAK BAZTERTU, OBJEKTU BIHURTU ETA ESTEREOTIPATZEN GAITUELAKO

  • Historia, literatura eta zientzia liburuetatik ezabatu gaituzte.
  • Hedabideek, publizitateak eta sareek objektu sexualtzat gaituzte, kontsumituak izateko prest.
  • Genero estereotipoak komunikabideetan, solasaldietan, erakundeetan erreproduzitzen dira.
  • Hierarkia katolikoak, Estatuak edo botere ekonomikoek gure gorputz eta sexualitatearen gaineko erabakiak ukatzen dizkigute.
  • Politikan, ez gaude eragiteko eta erabakitzeko ahalmena duten eremuetan.

]]>
Wed, 28 Feb 2018 21:23:24 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3575 Wed, 28 Feb 2018 21:23:24 +0100 2018-03-08 2018-02-28
<![CDATA[EKAINEKO EKINTZAK]]> http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3393/EKAINEKO_EKINTZAK/ Ostegun arratsaldean Onintza Enbeita etorri zitzaigun bere esperientzia eta, baita, politikan bizi izandakoaren inguruan hitz egitera. "Gazteon rol eta estereotipoaren" inguruko gaia izan bazen ere, adin desberdinetako jendea bildu zen plazan.

Eskerrik asko inguratu eta parte hartu zenuten guztiei!

ASKE

]]>
Sun, 02 Jul 2017 14:43:53 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3393 Sun, 02 Jul 2017 14:43:53 +0100 2017-07-02 2017-07-02
<![CDATA[Defentsa pertsonaleko ikastaroa]]> http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3269/Defentsa_pertsonaleko_ikastaroa/ Larunbat goizean, hilak 11, ZIORLA KENPO Arrasateko taldeko bi kide izan genituen gurekin. Defentsa pertsonaleko zenbait teknika erakutsi zizkiguten. Teknika egoki eta baliagarriak ikasita, geure burua defendatu beharreko zenbait momentutan, zer egin ez dakigula, beldurtuta, geratu beharrean, aurrera nola egin dezakegun ikasi genuen.

Emakumeok ezin gara beldurrez bizi! Egin diezaiegun aurre egoera beltz horiei!

ASKE

]]>
Tue, 14 Mar 2017 22:57:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3269 Tue, 14 Mar 2017 22:57:20 +0100 2017-03-14 2017-03-14
<![CDATA[MARTXOAK 8]]> http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3261/MARTXOAK_8/ Martxoak 8 ditu gaur, asteazkena da. Irratiko esatariak gogorarazi dit goizeko lehenengo orduan, gosari garaian. Baina ez nuen ahaztuta, ez horixe! Nola ahaztuko dut, bada, urteak 365 egun baldin baditu, eta emakumeok aintzat hartzen gaituzten egun soil horietako bat gaurkoa bada?]]> Martxoak 8 ditu gaur, asteazkena da. Irratiko esatariak gogorarazi dit goizeko lehenengo orduan, gosari garaian. Baina ez nuen ahaztuta, ez horixe! Nola ahaztuko dut, bada, urteak 365 egun baldin baditu, eta emakumeok aintzat hartzen gaituzten egun soil horietako bat gaurkoa bada? Nola ahaztu?

Gaurko eguna, historia egin zuten emakume horiek omentzeko eguna izanda ere, ezin dut ahaztu, ezin. Pasa den astean irratiko esatari berak gaurko egunaren gainean ematen hasi zen informazioaren lehen esaldiak erne jarri ninduen: “2017 urte historikoa izaten ari da”. Ez nuen astirik izan, ordea, “historikoa” zergatik izan zitekeen hausnartzeko. Berehala jarraitu baitzuen: “orain arte hildako eta bortxaketak jasandako emakume kopurua sekulakoa izan baita”.

Gaurdaino ez da egun bakar bat ere pasa “beste bat” esan gabekorik. Eguna joan, eguna etorri, beste bat. Zeresan handia dute, hala ere, zapatu gauek: Asteko lehenengo eguna izaten baita “berri beltzak” iragartzen dituzten eguna.

Tamalez, nire buruari “beste bat” xuxurlatu, gorputz osoan barrena hotzikara nabaritu eta amorru-gorroto sentsazioarekin hartutako kafesne beroaren goxotasun garratza dastatuz, denak berdin jarraituko duela ohartzen naiz. Eta honela diot: Eta justizia zer? Non dago? Zer egiten du justiziak honen aurrean?

ASKE

]]>
Wed, 08 Mar 2017 10:50:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3261 Wed, 08 Mar 2017 10:50:40 +0100 2017-03-08 2017-03-08
<![CDATA[Martxoak 8 Zaldibin]]> http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3253/Martxoak_8_Zaldibin/ Hemen duzue Emakumeon Nazioarteko egunaren karietara Aske eta Zaldibiako Gazte Asanbladatik prestaturiko egitaraua.]]> MARTXOAK 3 OSTIRALA

19:00etan bertsoz girotutako triki-poteoa

22:30etan Sukaldetik plazara dokumentala ikusgai, ondoren kafe tertulia kultur etxean.

MARTXOAK 8 ASTEAZKENA

Afaria (Zaldibiako Udalaren eskutik)

MARTXOAK 9 OSTEGUNA

17:00etan Autodefentsa emakumeontzat tailerra EMAGIN taldearen eskutik. Kultur etxean.

MARTXOAK 11 LARUNBATA

10:00etan Autodefentsa tailerra ZIORLAko kideen eskutik Erasoen aurrean baliagarri izan daitezkeen teknikak ikasteko aukera. (Edozein adin tarteko herritarrentzat zuzendua). Antzokian.

]]>
Thu, 02 Mar 2017 10:43:17 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/3253 Thu, 02 Mar 2017 10:43:17 +0100 2017-03-08 2017-03-08
<![CDATA[Aske-ko ataria frogetan]]> http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/2973/Aske-ko_ataria_frogetan/ frogatan

]]>
Tue, 26 Apr 2016 19:55:14 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aske/albisteak/2973 Tue, 26 Apr 2016 19:55:14 +0100 2016-04-26 2016-04-26