• 01
    EKA
    2018

    Ekainaren 1ean, ostiralarekin bertsoak hartuko du Zaldibiako plaza. Jone Uria eta Maddalen Arzallusen eskutik bertso afaria izango da herriko plazan. Aste honetan jarriko dituzte txartelak salgai 15€tan Joxepanen.

    Uria eta Arzallusekin bertso afaria ekainaren 1ean Zaldibiako plazan
  • 22
    API
    2018

    Zaldibian bertso harrobia sendo dagoen beste adibide bat gehiago. Larunbatean banatu ziren Beasaingo Igartza jauregian 28. Beasain Idazlehiaketako sariak, eta bertan sarituak izan ziren Sara Etxabe Etxeberria, Maren Mendizabal Izagirre, Uxue Iruretagoiena Andres eta Hodei Munduate Etxeberria. Zorionak lauroi!! Hemen euren bertso-sortak. 

    Lau zaldibitar 28. Beasain Idazlehiaketan saridun, bertso idatzien atalean.
    Uxue Iruretagoiena, Hodei Munduate, Sara Etxabe eta Maren Mendizabal.
  • 17
    MAR
    2018

    Ostiral iluntzez jokatu dira Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako kanporaketak. Atzo izan zen azkena, Anoetako Kuku elkartean. Tartean, Hodei Munduate zaldibitarra izan zen kantuan. Saio txukuna osatu zuen eta gustura agertu zen saio ostean. Beajondaizula Hodei!! Lasturko finaleko zortzikotea ere erabakita geratu da. 

    Hodei Munduate txukun Anoetan, Eskolarteko azken kanporaketan
  • 09
    MAR
    2018

    Zumarragako Zelai Arizti aretoan elkartu dira Goierriko hainbat gaztetxo Gipuzkoako bertso-idatzizko lehiaketaren baitan. Zaldibian bertso-eskolan dabiltzanen ordezkaritza zabala izan da bertan eta sari mordoa pilatu dute. 5 eta 6. mailako kategorian, Irular Eskisabel Jauregik lortu du lehen saria. DBH 1 eta 2.mailako kategorian, Julen Ugalde Zeberiok bigarren saria, eta Aner Azurmendi Beainek lehen saria eskuratu dute. Zorionak parte-hartzaile guztiei!! Irakurri bertso guztiak hemen. 

    Bertso harrobia sendo Zaldibian
  • 14
    OTS
    2018
    Maide Garmendia Zestoan jardungo da bertsotan ostiral honetan

    Ostiralean hasiko da Eskolarteko Txapelketa Zestoako Lau Iturri Elkartean. Bertan jardungo da kantuan Maide Garmendia zaldibitarra, beste bost bertsolarirekin batera.

  • 16
    EKA
    2017
    Bertso eskolako ikasleen kurtso amaierako jaia

    Ekainaren 16an, ostirala, Zubi-Buru elkartean izango da Bertso Eskolako ikasleen kurtso amaierako jaia. 20.30ak aldera, ikasle, guraso eta herritarrak elkartu, afari-merienda egin eta ondoren izango da ikasleen bapateko saioa. Dohainik izango da eta bertara agertu nahi duenak, kultur-etxean izena eman beharko du ekainaren 14a baino lehen. ANIMATU!!

  • 20
    MAI
    2016
    Bertsokatea

    Mila eta Malores Etxeberria ahizpek bikain bete dute Bertsokateko erronka, euren osaba Domanuel gaitzat hartuta, bertso-sorta dotorea osatuz. Hurrengo nominatua ere badugu: Miel Mari Jauregi "Altzo", eta sega mundua izango du habanera osatzeko gaia. Ez dadila katea eten!!

  • 26
    API
    2016
    Bertsokatea

    Makalok bikain bete du Bertsokateko erronka eta habanera dotorea eskaini die baserrietako emakumeei Zaldibian. Testigua Malores Etxeberriari bidali dio, "nor zen Domanuel?" gaia jarrita. Kateak etenik gabe jarraitu dezala!

  • 20
    API
    2016

    Joxe Antonio Irastorza "Furriela"k dotore osatu du bere habanera, Aralarko altxorren inguruan. Hurrengo nominatua Eleuterio Jauregi "Makalo" izango da, baserrietako emakumeak gaitzat hartuta. Panderoa utzi eta errimekin dantzan jarriko gaitu. Aupa Makalo!!

  • 04
    API
    2016
    Bertsokatea

    Eñaut Agirrek maisutasunez ondu du bere habanera, Txirritaren azalean sartuta. Bide batez, bertsoaren testigua Aralar aldera bidali du. Erronkarako prest Joxe Antonio Irastorza "Furriela", Aralarko altxor maiteenak gaitzat hartuta. Errimak buruan ta ibili baso inguruan!!

  • 1 2 3 ... 6 7 8 Hurrengoak »
Banner bertso plaza

Boletina

ZaldibiaTB