• 14
    AZA
    2014
    II. Atera Txapelketako finala antzokian

    Ostiral honetan jokatuko da, II. Atera Txapelketako finala. Herri arteko txapelketa herrikoia burutu da azken asteotan eta Gabiria eta Urretxu-Zumarragako taldeak izango dira kantari finalean. Antzokia 22:30etan zabalduko da, bertan zerbait hartu ahal izateko barra eta guzti, eta saioaren ondoren, festak tabernetan jarraituko du.

     

    AZAROAK 14, ostirala,  23:00etan Zaldibiako Antzokian

  • 20
    EKA
    2014
    Bertso eskolako ikasleen urte amaierako jaialdia
    Bertso eskolako kideak

    Ostiral honetan, arratsaldeko 19:30tan izango da zita plazan.

    Bertso ikasturtean egindako ekintzak, kopla jostagarriak eta hurrengo urterako ikasle berriak animatzea dugu helburu.

  • 30
    MAI
    2014
    Bertso-afaria antzokian
    Bertso-afariko kartela

    Goierri Eskolako ikasleek antolatuta, zaldibitarrak tarteko, bertso-afari ederra zango da Zaldibiko antzokian Maiatzaren 30ean. Amets Arzallus eta Iker Zubeldia izango dira kantari afaldu ondoren. Jakinarazi dutenez, tikeak Joxepanen egongo dira salgai 26 eurotan.

  • 14
    MAR
    2014
    Bertso musikatuak ostiralean
    Saioko kartela

    BAT-BATEAN Munduko musikekin bertsotan, Oskar Estanga eta Jon Martin-en emanaldia, ostiral honetan antzokian. 18:30etan hasiko da eta Zaldibiko bertso eskolako gaztetxoek ere parte hartuko dute.

  • 15
    MAR
    2014

    Gabiriko Osinalde sariketako kanporaketaren baitan burutzen da Osinberde saria. Pasa den urtean burutu zen lehenengoz, aurten martxoaren 15ean burutuko da Joxepanen.

    II.Osinberde saria martxoaren 15ean ospatuko da Joxepanen
  • 15
    ABE
    2013
    Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera autobusa

    Aurten ere, Abenduaren 15ean BECen burutuko den final handirako, autobusa irtengo da Zaldibiatik. Sarrera eta bazkaria aldiz norberaren kontu, urtero legez. Apunta zaitez Kultur Etxean.