• 15
    MAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Hemen da Zaldibiko Bertso Plaza!

    Hemen da, herritar ororen eskura, Zaldibiko Bertso Plaza deituriko atal berria. Herritar ezberdinen bertsoak jaso eta herriaren eskura jarriko dituen gunea. Bertan dituzue lehen bertsoak.

     

    Duela urte bete pasatxo

    ekin genion lanari

    modu egoki bezain freskoan

    zuzenduaz herriari

    erantzuten jakin duzuenez

    egin genuen deiari

    zuen jarraipenaren trukean

    atal berria opari

     

     

    Zeri eskeini zerekin bete

    datorren atal berria

    behar zan zerbait aberatsa ta

    zerbait interesgarria

    aldi berean mantentzen zuna

    atari honen oinarria

    herriarengandik datorrena

    herriarentzat jarria

     

     

    Beti maitatu izan da hemen

    euskal hitzaren jolasa

    bertsolaritzaren inguruan

    hartuaz denok arnasa

    beraz atera sorkuntza sena

    ta idatzi zure kasa

    mikroak zabalduta zain duzu

    Zaldibiko Bertso Plaza

     

    Orkatz Gorrotxategi

     

    Iruzkinak

    • bertsolari (2013-05-16 12:42:43)
      bertsoaren doinua zein dek?

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banner bertso plaza

Boletina

ZaldibiaTB