• 20
    MAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aitor Irastorza, ekimen berri hau txalotuz bertsoak idazteko herritarrak animatzen saiatu da.

    Bertso sorta berria (Zaldibiko Bertso Plaza)

    Doinua: Mendian gora haritza…

     

    1.- Ekimen baten bizitza
    herri giroaren giltza
    edozer gauza ta edozeinek
    hori da baldintza
    herriari eman hitza
    sentimenduen geriza
    plazaratzeko tresna ederra
    da bertsolaritza

     

    2.- Zaldibiko Bertso Plazak
    eman lehenengo arnasak
    konta daitezke albiste triste,
    ederrak zein latzak:
    hau Gobernuak, hau Nasak
    eta Irujoren pasak
    gauza guztiak onartzen ditu
    bertsoen jolasak

     

    3.- Lotsa guztiak erantzi
    horrek du hainbat garrantzi
    zortziko txiki, zortziko handi
    edota mainontzi
    kritika guztiak ahantzi
    beldurrik gabe idatzi
    sentimenduak errimaz eta
    neurriekin jantzi

     

    4.- Zaldibin bada ohitura
    bertso hainbaten kontura
    baina halere sortuak zaizkit
    horrenbeste duda
    bertso batzuen joskura
    orain garaia heldu da
    ondo_egiteko goizeko lautan
    egiten den hura


    Aitor Irastorza