• 11
    AZA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsolari Txapelketaren inguruko barne hausnarketa

    Hona hemen Orkatz Gorrotxategiren bertso sorta, Tolosako txapelketako saioaren biharamunean.

     

    Doinua: Aizak hi mutil mainontzi

     

     

    1-

    Atzoko puntuak hegan

    eta pentsatuz niregan

    desadostasun orokor hori

    posible ote dan

    batzuen ustez aukeran

    puntu gehiegi zegon han

    eta berdintasun gutxiegi

    puntuatzeko eran

     

    2-

    Epaileen iritzia

    zaigu batzutan bitxia

    norbera dagoelako bere

    gustotan itxia

    hitz jokoen irrintzia

    mila kolorez jantzia

    bertsotan ere aniztasunak

    badu garrantzia

     

    3-

    Jende erdia gustora

    beste erdia aztora

    ta arrazoia aterpe bila

    ezin jo inora

    zale jakintsuen moda

    utzi ezean albora

    txapelketaren minbizi bihur

    liteke gerora

     

    4-

    Puntuz-puntuko katean

    denok loturik kaltean

    konpetizio sena haziaz

    zaleon artean

    halare denok pakean

    segiko dugu batean

    potogilea txaloz babesten

    dugun bitartean

     

    Orkatz Gorrotxategi

     

     

Banner bertso plaza
2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB