• 25
    AZA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Donostiako saioko kartzelako gaiari heldu dio Aitorrek, bere "kartzelako lan" propioa burutzeko. Hona hemen bere hiru bertsoak.

    Bertsolari Txapelketako gaiei segika

    Beti dramatik jotzen omen dute bertsolariek, beti presoekin lotu, umore gutxitxo,... eztabaida anitz bertsozaleon artean! Donostiako saioko kartzelakoari bueltak ematen hasi eta...

    Gogoratu gaia: Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

     

    Doinua: ETA-ren su etenetik

    -1-

    Askatasun gutxi dauka
    lider den haren morroiak
    baina nor izan nahi nuen
    banituen arrazoiak
    euskaldun ta ikurrinez
    beteriko espaloiak
    bihurtuarazten gaitu
    eskapadako heroiak
    pedalari eraginez
    gaur jo nahi nituen goiak
    agortu zaizkit indarrak
    eta agortu sasoiak
    bost kilometroren faltan
    pasatu nau pelotoiak

    -2-

    Bost mila metro baino ez
    zein distantzia murritza
    baina lurrera jausi zait
    garaipenerako giltza
    pelotoiak irentsi nau
    horrela ei da bizitza
    azkenean Mark Cavendish
    zale guztiek ze ditxa!
    Soilik hirurehun metrotan
    egin esfortzu bortitza
    ni bezelako ugari
    nahi ezinean gabiltza
    bizitza lez injustua
    dugu txirrindularitza

    -3-

    Bukatuak ditut jada
    hiru Tour eta bi Giro
    nire ziklista bizitza
    amaituz doa astiro
    oraindik garaipenik ez
    palmaresak ze bertigo
    baina ez naiz geldituko
    noizbait joko dut enbido
    masajea hartu eta
    nire logelarantz igo
    indarrak rekuperatu,
    deskansatu goxokiro,
    eta biharko etapan
    saiatuko naiz berriro.

    Aitor Irastorza

Banner bertso plaza
2019, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
1011
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
       

Boletina

ZaldibiaTB