• 14
    MAR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertso musikatuak ostiralean
    Saioko kartela

    BAT-BATEAN Munduko musikekin bertsotan, Oskar Estanga eta Jon Martin-en emanaldia, ostiral honetan antzokian. 18:30etan hasiko da eta Zaldibiko bertso eskolako gaztetxoek ere parte hartuko dute.

    Goierriko bertso eskolak antolatuta, saio polit honetaz gozatzeko aukera izango da ostiral gauen Zaldibiko antzokian. Emanaldia bertso saio bat da, baina baita musika saio bat eta kantu saio bat ere. Hitz denak bat-batekoak dira ordea, lekura egokituak. Musikak aldez aurretik aukeratuak daude, doinu ohiko eta ez ohikoak, samba, sona, tangoa... Eta bertsoa musikarekin bat-batean, bi gozamen aldi berean.

    Bertsolariak: Oskar Estanga eta Jon Martin

    Musikaria: Oskar Estanga (gitarra zuzenean eta musika oinarriak grabatuta)

    Noiz: Ostirala 14, 18:30etan.

    Iraupena: Ordu bete inguru.

    ANIMATU ETA ETORRI!!