• 01
    IRAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Abuztua oporretan igaro ostean, hemen dator "Bertsokatea" guztiz indarberrituta. Altzo Txikik bere habanera osatu eta ikasturte berriari hasiera emango dion Mari Karmen Irastorza "Aierdikoa" izendatu du. Ezarritako gaiak honela dio: gaur egungo irakaskuntzaren onurak eta gabeziak. Oinak buruan....eta ibili munduan!!

    Doinua: Habanera

     

    TOURREKO IBILERAK

     

    Nahiko berandu da baina

    hona nere habanera

    jarri diguten ezkero

    horretarako aukera

    gu, urteroko ohituran

    joanak gera Tourrera

    lehenengo Saint Lari eta

    gerora Hautakanera

    inoizko politentsuna

    ikusi dugu karrera

    Nibali denen gainetik

    eginez beti aurrera

    guk berriz kirolan partez

    maite dugunez platera

    nahikoa jan ta edanda

    ederki ibili gera.

     

    Altzo Txiki

     

    Nominatua: Mari Karmen Irastorza "Aierdikoa"

    Gaia: gaur egungo irakaskuntzaren onura eta gabeziak