• 06
    IRAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Bertsokatea ziztu bizian doa, jada iritsi da bederatzigarren kate-begira. Karmen Irastorzak osatu du bere habanera "Irakaskuntza" gaitzat hartuta, eta Juan Mari Olano izendatu du hurrengoa izan dadin "Etorkizunaren kolorea" gaia jarriz. Jarrai dezala...

    Doinua: Habanera

     

    IRAKASKUNTZA

    Euskal gizarte libre bat
    amestu nuen gaztetan;
    horren islara nahi nuen
    eskolako heziketan.
    norberak bere burua
    onartu zezan benetan,
    bakoitzaren gaitasunak
    bultzatuz gune denetan.
    talde lanean zailtzeko
    aukera eskainiz geletan,
    iritzi, proposamenak,
    elkar jarriz bileretan.
    saiatu ginen orduan
    eta urte askoren bueltan,
    amets hark nirekin dirau
    erretiro garaietan

    Karmen Irastorza

     

    Nominatua: Juan Mari Olano         Gaia: Etorkizunaren kolorea