• 19
    IRAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gaztetxoen mailan lehen saria lortu du zaldibiarrak. Hona hemen bere bertso sorta. ZORIONAK MAIDE eta segi horrela!

    Maide Garmendia XXIII. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan garaile
    Edizio honetako sarituak. Eskuinean, Maide Garmendia.

    GAIA: Gaur egungo teknologia berriak

    DOINUA: Iparragirre abila dela 

     

    1) Aurrerakuntza hitza darabilt

        gora ta behera buruan

        orain nahi dugun guztia dugu

        eta gainera moduan

        mila tresnatxo berri

        dizkigute ekarri 

        eta ezarri eskuan

        urte gutxitan ze aldaketak

        teknologia munduan

     

    2) Ordenadore eta mugikor

        internetekin gainera

        kablez beteta olatutzar bat

        etorri zaigu gainera

        teknologia erruz

        gizatasuna kenduz

        gehiegi dator batera

        urrats multzo bat aurrera eta

        beste hainbeste atzera

     

    3) Watxap telegram, telegram watxap

        ta beste mila histori

        gauza horiek ez zaizkidanez

        gehiegi inporta neri

        gidaririkan gabe

        kotxea jaun ta jabe

        hoi teknologia hori

        zeru gainean bizi nahi eta

        asto gainetik erori

     

    4) Teknologiak ekar lezazke

        kalte hainbeste onura

        gauza batzuez sufritu degu

        bestez disfrutau gustura

        gerrarako tankeak

        jostailu dotoreak

        gure munduan, eskura

        bost urte barru zer izango den

        daukat nik ikusi gura