• 30
    IRAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Iritsi gara hamargarren "habanera"-ra!! Juan Mari Olanok osatu du bere bertsoa "Etorkizunaren kolorea" gaiari segika. Larraitz Garmendia izendatu du kateari jarraipena eman diezaion, "Muga ikustezinak" gaiarekin.

    Doinua: Habanera

    ETORKIZUNAREN KOLOREA

     

    Gaurko mundua ez bada,

    zuri gustatzen zaizuna

    beste mundu bat posible

    badela daukat entzuna

    eraiki nahi baduzu

    irudikatzen duzuna

    injustiziari eman

    dagokion erantzuna

    asko gara, bil gaitezen,

    badugu eginkizuna

    orain ez bada entzuten

    geroaren ohiartzuna

    ezingo duzu margotu

    zure baitan daukazuna

    kolore guztiak bere

    lituzken etorkizuna

    Juan Mari Olano

     

    Nominatua: Larraitz Garmendia     Gaia: Muga ikustezinak