• 16
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    II. Atera Txapelketa martxan
    II. Atera Txapelketako zenbait bertsolari.

    Aurreko asteburuan hasi zen Zegaman. Asteburu honetan bi kanporaketa jokatuko dira; ostiralean, Ormaiztegin eta larunbatean, Ataunen. Zaldibia-Legorreta taldeak ostiralean dauka bere txanda.

    Goierriko eta Zumarraga-Urretxuko Bertso eskolek orain 7 urte abiatutako txapelketa berreskuratu dute. II. Atera Txapelketa herriarteko bertso txapelketa da, Goierri eta inguruetan bertso mugimendua sustatzea helburu duena. 3 fasetan jokatuko da txapelketa eta finala azaroaren 14an Zaldibian jokatuko da, antzokian. 

    Aurreko astean eman zitzaion hasiera Zegamako Mordoxka tabernan. Bertan, Zegama, Segura eta Gabiria lehiatu ziren eta azken hauek izan ziren saioko garaileak. 

    Asteburu honetan, bi zita. Ostiralean, Ormaiztegiko Txistu tabernan eta larunbatean Ataungo Artadi elkartean. Biak ere, gaueko 23:30etatik aurrera.

    Zaldibia-Legorreta taldeak Ormaiztegin emango dio txapalketari hasiera. Bertan, Gartxot Ramirez eta Aitor Irastorza herritarrak izango dira kantuan, Odei Lopez legorretarra lagun. Arerioak, Ormaiztegi eta Urretxu izango dira. Zorte on beraz!

    Herritarrak animatzera agertu!!