• 16
    ABE
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Imanol Mercerok bete du berea, "Zaldibiako herriak zer moduz hartzen ditu kanpotarrak?" gaiari erantzunez, hemen duzue. Alaitz Sarasola izendatu du Bertsokateari jarraipena emateko, kateak jarrai dezala...

    Doinua: Habanera

    ZALDIBIKO HERRIAK, ZER MODUZ HARTZEN DITU KANPOTARRAK?

    Zaila da erantzutea,

    Larraitz zure galderari

    nahizta buruan ideiak,

    buelta ta buelta ari

    gainera aitortu behar,

    ez naiz jaio bertsolari

    kanpotarra nola hartzen den,

    ezin nezake igarri

    batzuk seguronik ondo,

    beste batzuk nahiko larri

    galdetu beharko nioke,

    banan bana bakoitzari

    gaur egun bizi lekua,

    aldatzen denez ugari

    hartzen duen eran bueltatu,

    beharko zaio berari

     

    Nominatua: Alaitz Sarasola        Gaia: Barkamena eskatuta zer konpontzen da?