• 14
    URT
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Alaitz Sarasolak ere bete du bere lana, "Barkamena eskatuta, zer konpontzen da?" gaiari habanera jarriz, hemen duzue. Gerizpe Iraola izendatu du Bertsokateari jarraipena emateko, jarrai dezala ba...

    Doinua: Habanera

     

    “Barkatu” entzuten dugu
    egunean hainbat aldiz
    beharbada errazegi,
    beharbada arinkeriz?...
    hitza erraz bota eta
    lehengo herren berak diz-diz…
    Umeak ere parkean
    Helduagoen aprendiz:
    bultza_egin, barkatu esan
    ta bultza egiten segiz…
    Elizak ere “barkatu”
    esan digu aho handiz…
    Gaizki eginaren damua
    sentitzen ez bada egiz
    barkamena eskatuta
    lotsagabe xamar gabiltz…

    Alaitz Sarasola         

     

    Nominatua: Gerizpe Iraola             Gaia: Zer moduz bizi dira zaldibitarrak Zaldibitik kanpo?

Banner bertso plaza
2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB