• 23
    URT
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Gerizpe Iraolak bete du berea, "Zer moduz bizi dira zaldibitarrak Zaldibitik kanpo?" gaiari bikain erantzunez. Harriet Mendizabal da hurrengo izendatua, heldu diezaiola kateari...

     

    Doinua: Habanera

     

    ZER MODUZ BIZI DIRA ZALDIBITARRAK ZALDIBITIK KANPO?

     

    Zaldibitar bat zer moduz,
    bizi ote den kanpoan?
    bizi da nortasun krisi,
    duda etengabekoan:
    hemen hangoa delako
    eta aldiz hemengo han!
    bizi da bizipen kontra
    jarriak batuz kolkoan,
    sorterriaz ahaztu ohi da
    rutinan sartutakoan,
    gero herriminez lehertu
    pentsatzen jarritakoan
    nahiz eta bisitan hara,
    nahi bezain beste ez joan
    gehiago baloratzen da,
    gutxitan joandakoan

    Gerizpe Iraola

     

    Nominatua: Harriet Mendizabal             Gaia: Mendian gozatzen al da korrika ibilita?

Banner bertso plaza
2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB