• 28
    URT
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Harriet Mendizabalek azkar eta zintzo bete du berea, "Mendian gozatzen al da korrika ibilita?" gaiari erantzunez. Hurrengo izendatua berriz, Joseba Irazusta da. Segi dezala Bertsokateak...

    Doinua: Habanera

    MENDIAN GOZATZEN AL DA KORRIKA IBILITA?

     

    Moda modako dagoen,

    galdera didazu egin

    batzutan hor joaten naiz,

    oinez hizketan armonin

    bestetan berriz korrika,

    azkarrago nahi ta ezin

    joan ezin naizenean,

    joanak direnan inbidin

    oinez edota korrika,

    nik disfrutatzen det berdin

    bakoitzak berak al duna,

    norbera nor izan dedin

    nik garbi daukat Gerizpe,

    nahi badezu hori jakin

    politena da laguna,

    LIBRE sentitzea mendin

    Harriet Mendizabal

     

    Nominatua: Joseba Irazusta                                       Gaia:  Gitarra afinatu al duzu?

     

     

Banner bertso plaza
2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB