• 01
    OTS
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Abiadura bizian hasi du urtea Bertsokateak. Joseba Irazustak bizkor afinatu ditu gitarraren akordeak eta maisuki osatu du bere habanera. Katearen testigua hartuko duen hurrengoa Gaizka Erauskin izango da. Eutsi erritmo eta errimari....

    Doinua: Habanera

    GITARRA AFINATU AL DUZU?

     

    Gurasoak izan ohi dira

    ume ttikian ardatza,

    urteen joan etorrian

    norberak norbere zaintza!

    Eskolatik fabrikara,

    eguneroko baratza!

    Errutinak ere badu

    kartzela ttiki baten antza!

    Nahiz ta gehiegi ez maite

    despertadoren orratza,

    disfrutea ere bada

    eta ez egin zalantza!

    Musika, jende sanoa,

    altxor haundi eta latza!

    Gitarra afinatu det

    ta egin dezagun dantza!!!!

     

    Joseba Irazusta

     

    Nominatua: Gaizka Erauskin                   Gaia: Aspaldi hontan, azpiak atera al dizkiozu behorrari?

Banner bertso plaza
2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB