• 12
    OTS
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Dotore bete du Gaizka Erauskinek bere erronka, behorrak gaitzat hartuta Habanera osatuz. Hurrengo izendatua Aloña Jauregi, segi dezala kateak...

     

     

    Doinua: Habanera

    ASPALDI HONTAN, AZPIAK ATERA AL DIZKIOZU BEHORRARI?

     

    Aspaldi ez naiz ibili

    behor ta ximaur artean

    jauntxo handien erara

    morroia daukat lanean

    muxal txiki bat baitaukat

    orain nere beharrean

    sarderik behar ez duen

    kaka honek pardelean

    nahiz ta silla ta buruko

    oraingoz utzi atzean

    Izei trebatu nahi nuke

    zaldi zaletasunean

    amets txiki bat badaukat

    nere bihotz barrenean

    Aralar zeharkatzea

    alkarren aldamenean


    Gaizka Erauskin


    Nominatua: Aloña Jauregi      Gaia: Izan al zara sekula, Anariren kontzerturen batean?