• 25
    OTS
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Txukun bete du Aloña Jauregik bere erronka, Anari abeslariari erreferentzia eginez. Idoia Sarasola da hurrengo izendatua, eman diezaiola jarraipena kate amaigabe honi.

     

    Doinua: Habanera

    IZAN AL ZARA SEKULA, ANARIREN KONTZERTUREN BATEAN?

    Musikak jartzen dit sarri
    nahi ez nukeen distantzia
    maitasun eta gorroto
    plazerra, militantzia
    sortzaile maitatu batek
    badu orde garrantzia
    Anari da emakume
    sakona eta jantzia
    kontatzen hasi ezkero
    kontzertu asistentzia
    aterako da hamarra
    edo ta bederatzia
    kantu berriak plazara!
    da gure exijentzia
    luzea egin zaigu ta
    disko berrian ausentzia

    Aloña Jauregi

     

    Nominatua: Idoia Sarasola                                                   Gaia: Ba al dakizu hegan?