• 16
    ABE
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joxi Irastorzak maisutasunez bete du bere habanera, larunbatean Ilunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren harira. Erreleboa hartuko duen hurrengoa Gorriñeko Iñaki Murua izango da, hobby moduan duen eskalada gaitzat duelarik. Jarri dantzan errimak, Iñaki!!

    Bertsokatea

    Doinua: Habanera 

    GAINEAN DUGU GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA

     

    Larunbatean zita bat

    galdu ezin daitekena.

    Bertsozalea desioz, 

    irrikaz zai dagoena.

    Bertsotan zortzikotea,

    nolako sena, ahalmena!

    Ilunbeko zezen plaza

    argiztatu dezakena.

    Nahiz entzun nahiko dezuten

    pronostikoan izena

    barkatu, baina ni ez naiz

    asko bustitzen naizena,

    adi-adi egongo naiz

    gozatuz, irentsiz dena.

    Txapeldun irten dadila

    gehien merezi duena.

     

    Joxi Irastorza

     

    Nominatua: Iñaki Murua    Gaia: Zer sentitzen duzu harkaitzean zintzilik zaudenean?