• 27
    ABE
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Iñaki Muruak jator bete du eskaladari buruzko bere habanera. Gorriñetik Depositutara joango da bertsokatearen testigua. Ideiak errimetara josten hurrengoa Erramun Izagirre izango da, depositutako hausnarketak gaitzat hartuta. Segi dezala kateak!

    Doinua: Habanera

    ZER SENTITZEN DUZU HARKAITZEAN ZINTZILIK ZAUDENEAN?

    Eskaladan ez dagonez, 

    ordeka, zelai ta lastai.

    Izerditan pats eginda

    hamaika aldiz buka blai.

    Ñañarri, Aitzarte, Egino...

    zerrenda ezin dut amai.

    Giharrak, pentsamenduak

    zenbaiten aldean daldai.

    Sugandila ikustean

    harkaitzean ttap-ttap lasai.

    Nik ere berak bezala

    diedroan gora egin nahi.

    Sentitzen dudana, horra,

    ez bedi izan ardagai:

    gozamena, zoriona,

    askatasuna ere bai!

     

    Iñaki Murua

     

    Nominatua: Erramun Izagirre         Gaia: Zer etortzen zaik burura Depositutan?