• 04
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urte berriari bertso gehiagoz emango diogu jarraipena. Depositutako Erramunek bikain bete du bere habanera eta Maider Izagirreri bidali dio testigua, Aldau aldean zer giro dagoen galdetuz. 2016an ere oparo jarrai dezala bertsokateak. Zure txanda, Maider!

    Doinua: Habanera

    ZER ETORTZEN ZAIK BURURA DEPOSITUTAN?

    Ez da nire jaiotetxe,

    bai da nire amarena.

    Pausogaiztokoa(*) da ni

    naizenaren sentipena.

    Horregatik Izagirre

    dut lenengo abizena,

    aitakin hitzin, ulertu

    ta jakinik onespena.

    Nik hemen ezagutu dut

    zaldibitarrik gehiena;

    uraska, ubide eta

    iturburu ederrena;

    mendi, baso, harkaitz, koba,

    euri, haize, elur... dena!

    Bertantxe utzi nahi nuke

    nire arnasan azkena.

     

    Erramun Izagirre

    (*)Pausogaizto omen da Deposittutako egizko jatorrizko lekuizen zaharra.

     

    Nominatua: Maider Izagirre        Gaia: Deposittutatik Aldaura aldauta, giro ona al dau?

     

Banner bertso plaza

Boletina

ZaldibiaTB