• 11
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Maider Izagirrek zintzo bete du bere egitekoa, Aldau gaitzat hartuta habanera dotorea osatuz. Hurrengo nominatua Miren Huesa izango da, eta hauxe jarritako gaia: Zer eskatzen diozu 2016 urteari?. Errimak buruan eta ibili munduan! Aupa Miren!!

    Doinua: Habanera

    DEPOSITTUTATIK ALDAURA ALDAUTA, GIRO ONA AL DAU?

    Umetan deposittutan, 

    hainbeste momentu alai.

    Modesta ta lehengusuak,

    mendizale eta artzai,

    prestatuz ziza tortilla

    eta bertako amurrai.

    Jundakoak baditugu,

    berriak sortu ere bai,

    Aldaura aldau nintzen ta

    etxekoei beida lasai,

    aldaketarako izan det

    nahiko arrazoi eta gai,

    aldapa asko omen du

    baina niretzat da zelai,

    ta orain arte bezela

    nik bertan det segitu nahi.

     

    Maider Izagirre

     

    Nominatua: Miren Huesa       Gaia: Zer eskatzen diozu 2016 urteari?