• 21
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Erritmo biziz doa bertsokatea. Miren Huesak bikain bete du erronka, 2016 urteari eskatzen dionarekin habanera polita osatuz. Hurrengo nominatua, Akaitz Jauregi izango da, San Pedro arraun taldeko kontuak hizpide. Astindu arraunak eta errimak, Akaitz!!

    Bertsokatea

    Doinua: Habanera

    ZER ESKATZEN DIOZU 2016 URTEARI?

    Aldautik dator erronka

    ta doinua habanera.

    Urtea nola joango den

    kantatutzeko aukera,

    urteak bixkor dijoaz

    ta gu batetik bestera,

    eskatzen dut osasuna,

    ta bete dadin kartera,

    familiaren babesa,

    lagunarteko plazera,

    irriz esnatzea eta

    irriz joatea ohera.

    Promesaz promesa eta

    eskaeraz eskaera,

    bi mila ta hamaseian

    alai ibiliko gera.

     

    Miren Huesa

     

    Nominatua: Akaitz Jauregi        Gaia: Aurten San Pedro primeran bai?

Banner bertso plaza

Boletina

ZaldibiaTB