• 11
    MAR
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Akaitz Jauregik ere bete du bere erronka, San Pedro aldeko kontuak habanera batean bilduz. Errimak josten hurrengoa, Eñaut Agirre izango da, "Txirrita bizi balitz..." gaiarekin. Aupa Eñaut! Txirritaren kontuen zain geratuko gara! 

    Bertsokatea

    Doinua: Habanera

    AURTEN SAN PEDRO PRIMERAN BAI?

    Ezin egonaren grinak

    mundu bat mugi lezake,

    ez da oztopo izaten,

    ez ilun eta ez neke.

    Itsasoko infernura,

    menditik, ez bate merke,

    adrenalina, odola,

    lehia biziaren eske.

    Jende berria, gaztea,

    gabiltz San Pedron jo ta ke

    han ez dago deskantsurik,

    ez hitz goxo ta ez bake

    ta halere sentitzen naiz

    kate denetatik aske,

    mailari eutsi ez ta (e)re

    berdin gustura nengoke.

     

    Akaitz Jauregi

     

    Nominatua: Eñaut Agirre            Gaia: Txirrita bizi balitz....