• 04
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Eñaut Agirrek maisutasunez ondu du bere habanera, Txirritaren azalean sartuta. Bide batez, bertsoaren testigua Aralar aldera bidali du. Erronkarako prest Joxe Antonio Irastorza "Furriela", Aralarko altxor maiteenak gaitzat hartuta. Errimak buruan ta ibili baso inguruan!!

    Doinua: Habanera

    TXIRRITA BIZI BALITZ... 

     

    Norteko trena famoso

    egin zuna behin batian

    ez dakit AHTan

    joango ote litzakian

    Patrolez mugituko zan

    Kantabriyako partian

    Belodromotik BECera

    tella ta porlan artian

    emakume bertsolaiak

    ezin hartuz hankapian

    harrituta ura edaten

    dan saiotara juatian

    hoi bai, tragorik ez luke

    faltako astebetian

    topatuko baldin banu

    Ixurreneko atian

     

    Eñaut Agirre

     

    Nominatua: Joxe Antonio Irastorza "Furriela"    

    Gaia: Aralarko basozainak Aralarko zein altxor ditu maiteenak?