• 20
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joxe Antonio Irastorza "Furriela"k dotore osatu du bere habanera, Aralarko altxorren inguruan. Hurrengo nominatua Eleuterio Jauregi "Makalo" izango da, baserrietako emakumeak gaitzat hartuta. Panderoa utzi eta errimekin dantzan jarriko gaitu. Aupa Makalo!!

    Doinua: Habanera

    ARALARKO ALTXORRAK

     

    Lau urte nituenean

    Astoa etxetik hartu,

    Aita eta anaiekin

    San Miel nun ezagutu.

    Ondoren mende erdian

    Altxor kutxa dut gozatu:

    Larremear ta Allapurun

    Aberek ondo bazkatu,

    Zamiola ta Arritzan

    Ur garbietan freskatu,

    Alpatzetako basoan

    Ekaitzetatik babestu,

    Beogain eta Ganbotik

    Begira ezin aspertu.

    Denak maite dituenak

    Bakarra ezin hautatu. 

     

    Joxe Antonio Irastorza "Furriela"

     

    Nominatua: Eleuterio Jauregi "Makalo"

    Gaia: Baserrietako emakumeak

Banner bertso plaza
2019, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
1011
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
       

Boletina

ZaldibiaTB