• 26
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertsokatea

    Makalok bikain bete du Bertsokateko erronka eta habanera dotorea eskaini die baserrietako emakumeei Zaldibian. Testigua Malores Etxeberriari bidali dio, "nor zen Domanuel?" gaia jarrita. Kateak etenik gabe jarraitu dezala!

    Doinua: Habanera

     BASERRIETAKO EMAKUMEAK ZALDIBIN

     

    Baso, zelaian, sorotan

    presaka etxera buelta,

    sukaldeai astindua

    denok jan behar degu eta,

    mantalaz eskuk igurtzi,

    izerdi tantaz kopeta,

    umeak goberna ezin

    zaharrei ere arreta,

    inoiz oldartu ezkero

    hau emakume sarjenta!

    Maria, Iñaxi, Margari,

    Roxita, Mertxex, Bixenta,

    Prantxika, Dolox, Bittori,...

    bukatzen etzen lanketa

    izen koloretsuokin

    margotu nahi det pareta.

     

    Eleuterio Jauregi "MAKALO"

     

    Nominatua: Malores Etxeberria

    Gaia: Nor zen Domanuel?

     

Banner bertso plaza

Boletina

ZaldibiaTB