• 09
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zumarragako Zelai Arizti aretoan elkartu dira Goierriko hainbat gaztetxo Gipuzkoako bertso-idatzizko lehiaketaren baitan. Zaldibian bertso-eskolan dabiltzanen ordezkaritza zabala izan da bertan eta sari mordoa pilatu dute. 5 eta 6. mailako kategorian, Irular Eskisabel Jauregik lortu du lehen saria. DBH 1 eta 2.mailako kategorian, Julen Ugalde Zeberiok bigarren saria, eta Aner Azurmendi Beainek lehen saria eskuratu dute. Zorionak parte-hartzaile guztiei!! Irakurri bertso guztiak hemen. 

    Bertso harrobia sendo Zaldibian

    Zumarragako Zelai Arizti aretoan elkartu dira Goierriko hainbat gaztetxo Gipuzkoako bertso-idatzizko lehiaketaren baitan. Zaldibian bertso-eskolan dabiltzanen ordezkaritza zabala izan da bertan eta sari mordoa pilatu dute. 5 eta 6. mailako kategorian, Irular Eskisabel Jauregik lortu du lehen saria. DBH 1 eta 2.mailako kategorian, Julen Ugalde Zeberiok bigarren saria, eta Aner Azurmendi Beainek lehen saria eskuratu dute. Zorionak parte-hartzaile guztiei!! 

    Zaldibian bertso-eskolan dabiltzan hauek parte hartu dute: Ametsek, Anerrek, Josuk, Julenek eta Irularrek. Jarraian irakur ditzakezue bertso guztiak.

     

    IRULAR ESKISABEL JAUREGI (5 eta 6. mailako kategorian, lehen saria)

    Gaia: Kalera irten aurretik, gelako leihora hurbiltzen naiz beti.

    Doinua: Mila kilo zorion

     

    1.- Egin zaigu ia goiza

    gaua zen lehenago

    leihoari begira

    bai gustura nago

    elurra dugu eta

    poztu naiz zeharo

    txorimaloa ere

    zuri zuri dago

     

    2.- Etxera eramango

    ditut nik lagunak

    etorri nire etxera

    jolastu nahi dunak

    "Eskolara ez zoaz!"

    amatxo kuttunak

    asko gustatzen zaizkit 

    holako egunak

     

    DBH 1 eta 2.mailako kategorian gaia: benetan gustatzen zaidana ikasi/egin nahi nuke.

     

    AMETS ETXABE JAUREGI

    Doinua: Batetikan korrozka

     

    1.- Bonbero izateko

    behar da indarra

    jende askok beharko

    Ametsen beharra

    ondon eukiko dittut

    asko su ta garra

    pena ematen dit nei

    erretzea_belarra

    bonbero izan nahi nuke

    litzake earra

     

    2.- Gym-en bastante ordu

    pasa behar dira

    muskulok izateko

    gorputzen dizdira

    pesak egiterakon

    100 kilo guztira

    tirantedunak jantzi

    ta denak begira

    bonbero izatea

    da nire desira

     

    JOSU MENDIZABAL ZUBELDIA

    Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

     

    1.- Aman tripatxon nengoenetik

    fabrikarako irrikan

    gurasoei nik esaten nien

    hori askotan birritan

    txikia nintzen baina gustora

    fabrikara ni bisitan

    fabrikagatik galdetzen nien

    gauero hainbat alditan

    horregatikan guztiagatik

    lan ingo nuke fabrikan

     

    2.- Leheno txikia nintzen ni baina

    orain naiz handiagoa

    orain pentsatzen ditudan gauzak

    dira inportantegoa

    adibidez nik oporrak nahi ta

    ez lanen egun osoa

    egun osoa lanen pasatu

    hori da ezinezkoa

    horren ondorioz edukiko dut

    etxean diru mordoa

     

    JULEN UGALDE ZEBERIO (DBH 1 eta 2 kategorian, bigarren saria)

    Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko

     

    1.- Bertsotarako zaletasuna

    badago nire auzoan

    edozeinek egiten du eta

    poto lehenengo pausoan

    ideiaz beteta nago jada

    dena pentsauta kaskoan

    gogoa badut, ez dut galduko 

    nago abiatzekoan

    bertsolaria izan nahi nuke

    nire bizitza osoan.

     

    2.- Bertsolaritzan nahiz ta oraindik

    egin naiz bakarrik hasi

    gustura nago benetan eta

    nahi dizuet adierazi

    oraindik egin behar det ta

    pila bat askotxo hazi

    buruan ditut hainbat errima

    ideia ta mila grazi

    Egañak baino txapel gehiago

    nahi nituzke irabazi.

     

    ANER AZURMENDI BEAIN (DBH 1 eta 2 kategorian, lehen saria)

    Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

     

    1.- Handiagotan zer izatea 

    gustatuko litzaizuke

    mundu honetan lan asko daude

    gehienak dira disfrute

    ni oraindikan txikia naiz ta

    itxoin behar hainbat urte

    lan bat lortzeko bentaja daukat

    kirola baitut bertute

    handiagotan futbolaria

    izatea nahiko nuke

     

    2.- Futbolaria izateak e

    baditu hainbat endredo

    baina normalen izaten dute

    poltsikua bero bero

    beraiengandik pobreen alde

    ez zazu launtzik espero

    nik pobre denei launduko nien

    gehittu arte diruz zero

    nire soldata Neymarrenaren

    berdina izan ezkero. 

Banner bertso plaza

Boletina

ZaldibiaTB