• 22
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibian bertso harrobia sendo dagoen beste adibide bat gehiago. Larunbatean banatu ziren Beasaingo Igartza jauregian 28. Beasain Idazlehiaketako sariak, eta bertan sarituak izan ziren Sara Etxabe Etxeberria, Maren Mendizabal Izagirre, Uxue Iruretagoiena Andres eta Hodei Munduate Etxeberria. Zorionak lauroi!! Hemen euren bertso-sortak. 

    Lau zaldibitar 28. Beasain Idazlehiaketan saridun, bertso idatzien atalean.
    Uxue Iruretagoiena, Hodei Munduate, Sara Etxabe eta Maren Mendizabal.

    Larunbatean banatu ziren Beasaingo Igartza jauregian 28. Beasain Idazlehiaketako sariak, eta bertan sarituak izan ziren Sara Etxabe Etxeberria, Maren Mendizabal Izagirre, Uxue Iruretagoiena Andres eta Hodei Munduate Etxeberria.

    Bertsoen atalean aurkeztu zituzten euren lanak eta sarituak izan dira. D mailan, Sarak aipamena eta Marenek bigarren saria jaso zuten. B mailan, aldiz, Uxuek bigarren saria eta Hodeik lehen saria eskuratu zuten. B eta D mailetan Ekaitz Goikoetxeak, Jon Ordoñezek eta Maitane Legarretak osatu dute epaimahaia. Honatx euren bertso-sortak.

     

    Monja eta apaiza. Maren Mendizabal Izagirre (D mailan, bigarren saria)

    Doinua: Minberatu zaizkigu

    1.- Kaixo arratsaldeon

    ni nago hementxe

    monja bat ikusten det

    nere ordon hortxe

    nik ustet monja horrek

    izena du Mertxe

    ta dago arin-arin

    dantzatzen txe-txe-txe

     

    2.- Monja dantzan arina

    hau marka polita

    baina egin nahi dizut

    belarrira errita

    aspaldi hontan ez zaitut

    elizan ikusi ta

    zer zabiltza tabernan

    otoitzak utzita

     

    3.- Ni oso arin nago

    baina ez nau ero

    dantzan geldituko naiz

    dagolako bero

    zerbeza edaten det

    baina zero zero

    bestela izango naiz

    dj o rapero

     

    4.- Sermoian zu bakarrik 

    ia lo hartuan

    zertan egongo naiz ni

    lehenengo bankuan

    predikatu behar da

    jesusen moduan

    jendea dagon tokin

    ta ez basamortuan.

     

    Zaldibia bisitatzen. Sara Etxabe Etxeberria (D mailan, aipamena)

    Doinua: Badira hiru aste

    1.- Zaldibiako txoko ederrenak

    Larraitz bidean dituzu

    hartu kotxea iritsi eta

    hantxe zure zain daukazu

    Urtsuhaundi ta Urtsuko errota

    begi bistan daude aizu

    ta handik Aralar aldeko bista

    asko gustatuko zaizu.

     

    2.- Zaldibiako leku ederrenak

    Tejeria artean daude

    pixka bat gora joan ezkero

    Saturdi auzoan zaude

    hango ermita baserri eder

    ta baso politak ere

    ezin dituzu imajinatu

    bertara etorri gabe.

     

    3.- Akapulko re bada Zaldibin

    mendiko soziedadea

    asteburutan Gaztelu alden

    ikus daiteke jendea

    mahai ta aulkiak daude kanpon

    bazkaltzeko dotorea

    helduek jaten duten bitarten

    gu parken ibiltzen gea.

     

    4.- Zaldibiako txoko ederrena

    Jupiter ur-jauzia duzu

    hortik saltatu eta bainatu

    aukera ederra duzu

    baina altura handia du ta

    kontuz ibil zaitez aizu

    hemen bainatu behar baduzu

    kaskoa ekarri zazu.

     

    Bertso-afariak. Hodei Munduate Etxeberria (B mailan, lehen saria)

    Doinua: Nafarroako mendi gainetan

    1.- Utzi bakean lehiaketa hoik

    eta ahaztu ia guduz

    bertso afarik egiten die

    hori sustatu helburuz

    nola gai hontaz ez dien egin

    bertso gehiegi kopuruz

    egin behar det bertso sorta bat

    bertso afariei buruz.

     

    2.- Azaldu zera sozidadera

    berandu beti antzera

    ikusittuzu beste lagunak

    ta zu gazteena zera

    atea itxi eta orduan

    buruai gora ta behera

    ohartu zara dagoeneko 

    ezin da bueltau etxera.

     

    3.- Lasaitzekore motibon bila

    ibiliaz bilau arte

    beste guztien herriak dira

    Oñati ta Arrasate

    ulertu duzu zeure artean 

    "Hemen daukat jake mate

    ikusle denak Goierrikoak

    ni soilik ulertzen naute".

     

    4.- Bertsolariak zarete jada

    elkarren ondon eseri

    kantatzen hasi eta ohartu

    zutzako dala gehiegi

    hankak dardarka jarri zaizkizu

    eta eskuekin segi

    lehenengo nerbio kabroi horiek

    zaizkizulako ageri.

     

    5.- Etorri dira aitte ta ama

    lagun, lehengusu ta maisu

    balio zuna erakusteko

    saio txukuna in nahi-zu

    lehenaukoa ez ba zan nahiko

    beste arazo bat aizu

    mikrofonoa hartzearekin

    agurra ahaztu zaizu.

     

    6.- Etzea ibili haien mailan ta

    etzea ibili pareko

    ta ze gogoa daukezun oain

    etxeraino aiatzeko

    ba-etzaiz larrittu baliokoizu

    ofizioa ikasteko

    hurrengo baten egingo dezu

    gehiago eta hobeto.

     

    Munduaren beste alderdia. Uxue Iruretagoiena Andres (B mailan, bigarren saria)

    Doinua: Badira hiru aste

    1.- Erlojuari begira noa

    noiz iritsiko ordua.

    Bidaia luze bat dut aurrean,

    zein izango nik patua?

    Denbora batez luxua utziz

    aldatuz bizimodua.

    Hemendik urrun lur gehiago da,

    desberdina da mundua!

     

    2.- Azkenean bai, iritsi naiz ni

    ezezaguna dut dena.

    Hainbeste urte lan eta ikasten

    merezi izan du pena.

    Orain hasten dut ibilaldia 

    gogor, samingarriena

    Afrikak badu nahiko botere

    nik izango ote kemena?

     

    3.- Gaur izango dut ospitalean

    nire lehen lan eguna,

    antzematen dut giroan jada

    gaixoen gogortasuna.

    Sendagai faltek tristetzen naute,

    behar aberastasuna, 

    diruak beti kontrolatu du

    hemengon etorkizuna.

     

    4.- Heriotza dut egunero nik

    hemengo etsai bakarra,

    eta honek du jendearengan

    geldi ezin den indarra.

    Bizitzen jarrai nahi duen horrek

    esperantza du sugarra,

    borroka egin dezagun behingoz

    ezarriz bizitzan marra. 

     

    5.- Denek dakite Afrika hontan

    bizia dela gordina. 

    Nahiz haur txikien begietan den

    beldur eta jakin mina,

    mundu honetan txotxongiloak

    izatearen berdina?

    Hau aldatzeko beharrezkoa 

    gu guztion (ah) alegina!

     

    6.- Lurralde hontan utzi behar dut

    edukitako papera.

    Nahiz ni itzuli segi behar du

    hasitakoak aurrera.

    Nire oihartzuna irits dadila

    mundu luze zabalera

    horrela bada, Afrika zatoz

    gu guztion babesera!