• 27
    ABE
    2015
    Bertsokatea

    Iñaki Muruak jator bete du eskaladari buruzko bere habanera. Gorriñetik Depositutara joango da bertsokatearen testigua. Ideiak errimetara josten hurrengoa Erramun Izagirre izango da, depositutako hausnarketak gaitzat hartuta. Segi dezala kateak!

  • 16
    ABE
    2015

    Joxi Irastorzak maisutasunez bete du bere habanera, larunbatean Ilunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren harira. Erreleboa hartuko duen hurrengoa Gorriñeko Iñaki Murua izango da, hobby moduan duen eskalada gaitzat duelarik. Jarri dantzan errimak, Iñaki!!

    Bertsokatea
  • 04
    ABE
    2015
    Bertsokatea

    Kultur etxeko Mikel Urteagak trebe bezain dotore osatu du bere habanera, "zer moduz portatzen dira Zaldibiako haurrak?" gaiari erantzunez. Errimen konpasean jardungo den hurrengoa Joxi Irastorza izango da, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren harira. Eman egurre Joxi!!

  • 23
    AZA
    2015
    Bertsokatea bueltan

    Hilabetetan sokari korapiloa askatu ezinda ibili arren, bueltan da bertsokatea. Nominatua Mikel Urteaga izango da. Denbora nahikoa badarama kultur etxean lanean, ondorio garbietara heltzeko, eta hauxe izango du gaia: zer moduz portatzen dira Zaldibiako haurrak? 

  • 13
    MAI
    2015
    Bertsokatea

    Aratz Mendizabalek ere txukun bete du erronka, Arantza bere bizilekuaren inguruan. Kaietano Dorronsoro da hurrengo nominatua, Gruatik pasarelara igo ala jeitsi? gaiarekin. Segi dezala kateak.

  • 20
    API
    2015

    Pausoz pauso aurrera doa gure Bertsokatea. Unai Belokik ere bete du berea, sagardogile lanen inguruan. Aratz Mendizabal izendatu du hurrengo Abanerarako, heldu gaiari eta ekin Aratz!!

    Bertsokatea
  • 27
    MAR
    2015
    Bertsokatea

    Karmele Etxabek bete du bere lana, ametsetako bidaiari bertsoa botaz. Unai Beloki izendatu du Bertsokateari "Habanera"-rekin jarraipena emateko, zure txanda Unai!!

  • 10
    MAR
    2015
    Bertsokatea

    Idoia Sarasolak ondo bete du bere lana, ohizko "Habanera"-tik irten zaigun arren, hegan nola egiten duen kontatu digu. Karmele Etxabe izendatu du hurrengo habanera Bertsokateari itsasteko, aurrera ba...

  • 25
    OTS
    2015
    Bertsokatea

    Txukun bete du Aloña Jauregik bere erronka, Anari abeslariari erreferentzia eginez. Idoia Sarasola da hurrengo izendatua, eman diezaiola jarraipena kate amaigabe honi.

  • 12
    OTS
    2015
    Bertsokatea

    Dotore bete du Gaizka Erauskinek bere erronka, behorrak gaitzat hartuta Habanera osatuz. Hurrengo izendatua Aloña Jauregi, segi dezala kateak...