• 01
    OTS
    2015
    Bertsokatea

    Abiadura bizian hasi du urtea Bertsokateak. Joseba Irazustak bizkor afinatu ditu gitarraren akordeak eta maisuki osatu du bere habanera. Katearen testigua hartuko duen hurrengoa Gaizka Erauskin izango da. Eutsi erritmo eta errimari....

  • 28
    URT
    2015
    Bertsokatea

    Harriet Mendizabalek azkar eta zintzo bete du berea, "Mendian gozatzen al da korrika ibilita?" gaiari erantzunez. Hurrengo izendatua berriz, Joseba Irazusta da. Segi dezala Bertsokateak...

  • 23
    URT
    2015
    Bertsokatea

    Gerizpe Iraolak bete du berea, "Zer moduz bizi dira zaldibitarrak Zaldibitik kanpo?" gaiari bikain erantzunez. Harriet Mendizabal da hurrengo izendatua, heldu diezaiola kateari...

  • 14
    URT
    2015
    Bertsokatea

    Alaitz Sarasolak ere bete du bere lana, "Barkamena eskatuta, zer konpontzen da?" gaiari habanera jarriz, hemen duzue. Gerizpe Iraola izendatu du Bertsokateari jarraipena emateko, jarrai dezala ba...

  • 16
    ABE
    2014

    Imanol Mercerok bete du berea, "Zaldibiako herriak zer moduz hartzen ditu kanpotarrak?" gaiari erantzunez, hemen duzue. Alaitz Sarasola izendatu du Bertsokateari jarraipena emateko, kateak jarrai dezala...

  • 14
    AZA
    2014
    II. Atera Txapelketako finala antzokian

    Ostiral honetan jokatuko da, II. Atera Txapelketako finala. Herri arteko txapelketa herrikoia burutu da azken asteotan eta Gabiria eta Urretxu-Zumarragako taldeak izango dira kantari finalean. Antzokia 22:30etan zabalduko da, bertan zerbait hartu ahal izateko barra eta guzti, eta saioaren ondoren, festak tabernetan jarraituko du.

     

    AZAROAK 14, ostirala,  23:00etan Zaldibiako Antzokian

  • 24
    URR
    2014

    Aurten bi talde daude Zaldibian. Talde esperientziadunak hirugarren urteari ekingo dio. Talde berria gogotsu hasi da bertso munduan murgiltzen. Ezagutu protagonistak...

  • 21
    URR
    2014

    Larraitz Garmendiak burutu du bere lana "Muga ikustezinak" gaiari segika, eta baita hurrengo nominatua izendatu ere, Imanol Mercero.

  • 16
    URR
    2014
    II. Atera Txapelketa martxan
    II. Atera Txapelketako zenbait bertsolari.

    Aurreko asteburuan hasi zen Zegaman. Asteburu honetan bi kanporaketa jokatuko dira; ostiralean, Ormaiztegin eta larunbatean, Ataunen. Zaldibia-Legorreta taldeak ostiralean dauka bere txanda.

  • 30
    IRAI
    2014
    Bertsokatea

    Iritsi gara hamargarren "habanera"-ra!! Juan Mari Olanok osatu du bere bertsoa "Etorkizunaren kolorea" gaiari segika. Larraitz Garmendia izendatu du kateari jarraipena eman diezaion, "Muga ikustezinak" gaiarekin.