• 20
    EKA
    2014
    Bertsokatea

    Aitor Irastorzaren "ERREGE ALDAKETA" bertsoa eta bere nominazioa Jon Ordozgoitiri. Segi dezala kateak.

  • 19
    EKA
    2014

    Bertso plazan parte hartzea bultzatzeko, BERTSOKATEA ekimena sortu da. Herriko bertsolari, sasi-bertsolari, bertsozale edo edozeinek parte har dezake. Norberak "habanera" bat idatzi, eta beste pertsona bat nominatzean datza, honi hurrengo "habanera" idazteko gaia jarriz.

     

    "Espainia mundialetik kanpo" gaiarekin hasi da, eta Aitor Irastorza izango da hurrengo nominatua. Animo eta ez dadila katea eten!!

  • 20
    EKA
    2014
    Bertso eskolako ikasleen urte amaierako jaialdia
    Bertso eskolako kideak

    Ostiral honetan, arratsaldeko 19:30tan izango da zita plazan.

    Bertso ikasturtean egindako ekintzak, kopla jostagarriak eta hurrengo urterako ikasle berriak animatzea dugu helburu.

  • 30
    MAI
    2014
    Bertso-afaria antzokian
    Bertso-afariko kartela

    Goierri Eskolako ikasleek antolatuta, zaldibitarrak tarteko, bertso-afari ederra zango da Zaldibiko antzokian Maiatzaren 30ean. Amets Arzallus eta Iker Zubeldia izango dira kantari afaldu ondoren. Jakinarazi dutenez, tikeak Joxepanen egongo dira salgai 26 eurotan.

  • 24
    MAR
    2014

    Beasaingo Arrano Elkarteak hirugarren aldiz antolatu duen BertsoMovieDa lehiaketan bada Zaldibiako errepresentazioa. Aste hau da bozkatzeko astea, ez utzi gerorako, sartu ondorengo loturan, eta eman zure bozka, bideoaren azpiko eskutxo horian klikatuz. BIDEOA

     

    OHARRA: Ordenagailutik eta mugikorretik bozkatuz, bi bozka ezberdin bezala kontatzen dira.

    Ikusi eta bozkatu Zaldibiako BertsoMovieDa bideoa!!
    Bideoaren irudi bat
  • 19
    MAR
    2014

    Larunbatean Argi Berri sariketan kantatuko du, Ordizian. "Entzulearengan sentsazio ona utzi nahi dut". "Zaldibitik ere jendea joango denez, eurengatik dena ematen ahaleginduko naiz".

    Elkarrizketa: Aitor Irastorza
  • 14
    MAR
    2014
    Bertso musikatuak ostiralean
    Saioko kartela

    BAT-BATEAN Munduko musikekin bertsotan, Oskar Estanga eta Jon Martin-en emanaldia, ostiral honetan antzokian. 18:30etan hasiko da eta Zaldibiko bertso eskolako gaztetxoek ere parte hartuko dute.

  • 05
    MAR
    2014

    Pasa den ostiralean, Zubi Buru Elkartean grabaturiko bertso afariko lehen sorta duzue ikusgai. Jon Maia, gaia jarrita, bakarka kantari.

  • 15
    MAR
    2014

    Gabiriko Osinalde sariketako kanporaketaren baitan burutzen da Osinberde saria. Pasa den urtean burutu zen lehenengoz, aurten martxoaren 15ean burutuko da Joxepanen.

    II.Osinberde saria martxoaren 15ean ospatuko da Joxepanen
  • 17
    OTS
    2014

    Martxoaren 15ean, II. Osinberde bertso sariketa jokatuko da Joxepanen. Gaiak jartzen parte hartu nahi? Bidali zure proposamenak, osinberdezaldibia@gmail.com posta elektronikora.