http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/ http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/

Zaldibiko bertso plaza

eu-ES Thu, 19 Jul 2018 09:57:36 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/ <![CDATA[Bertso eskolako ikasleen kurtso amaierako jaia]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3691/Bertso_eskolako_ikasleen_kurtso_amaierako_jaia/ Ekainaren 22an, ostirala, Zubi-buru elkartean izango da Zaldibian bertso-eskolan dabiltzan ikasleen kurtso amaierako jaia. Aurten ere, bi talde izan dira Zaldibian. Gaztetxoen taldean, Julen Ugalde, Amets Etxabe, Aner Azurmendi, Josu Mendizabal eta Irular Eskisabel. Helduetan, aldiz, Hodei Munduate eta Maide Garmendia.

Kurtsoan zehar ikasi dutena erakusteko prest daude. ZATOZ ZU ERE!!

]]>
Fri, 15 Jun 2018 13:40:26 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3691 Fri, 15 Jun 2018 13:40:26 +0100 2018-06-22 2018-06-22 1 3691 Bertso plaza
<![CDATA[Uria eta Arzallusekin bertso afaria ekainaren 1ean Zaldibiako plazan ]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3657/Uria_eta_Arzallusekin_bertso_afaria_ekainaren_1ean_Zaldibiako_plazan_/ Sun, 20 May 2018 22:25:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3657 Sun, 20 May 2018 22:25:45 +0100 2018-06-01 2018-06-01 1 3657 Bertso plaza <![CDATA[Lau zaldibitar 28. Beasain Idazlehiaketan saridun, bertso idatzien atalean.]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3622/Lau_zaldibitar_28._Beasain_Idazlehiaketan_saridun_bertso_idatzien_atalean./ Larunbatean banatu ziren Beasaingo Igartza jauregian 28. Beasain Idazlehiaketako sariak, eta bertan sarituak izan ziren Sara Etxabe Etxeberria, Maren Mendizabal Izagirre, Uxue Iruretagoiena Andres eta Hodei Munduate Etxeberria.

Bertsoen atalean aurkeztu zituzten euren lanak eta sarituak izan dira. D mailan, Sarak aipamena eta Marenek bigarren saria jaso zuten. B mailan, aldiz, Uxuek bigarren saria eta Hodeik lehen saria eskuratu zuten. B eta D mailetan Ekaitz Goikoetxeak, Jon Ordoñezek eta Maitane Legarretak osatu dute epaimahaia. Honatx euren bertso-sortak.

Monja eta apaiza. Maren Mendizabal Izagirre (D mailan, bigarren saria)

Doinua: Minberatu zaizkigu

1.- Kaixo arratsaldeon

ni nago hementxe

monja bat ikusten det

nere ordon hortxe

nik ustet monja horrek

izena du Mertxe

ta dago arin-arin

dantzatzen txe-txe-txe

2.- Monja dantzan arina

hau marka polita

baina egin nahi dizut

belarrira errita

aspaldi hontan ez zaitut

elizan ikusi ta

zer zabiltza tabernan

otoitzak utzita

3.- Ni oso arin nago

baina ez nau ero

dantzan geldituko naiz

dagolako bero

zerbeza edaten det

baina zero zero

bestela izango naiz

dj o rapero

4.- Sermoian zu bakarrik

ia lo hartuan

zertan egongo naiz ni

lehenengo bankuan

predikatu behar da

jesusen moduan

jendea dagon tokin

ta ez basamortuan.

Zaldibia bisitatzen. Sara Etxabe Etxeberria (D mailan, aipamena)

Doinua: Badira hiru aste

1.- Zaldibiako txoko ederrenak

Larraitz bidean dituzu

hartu kotxea iritsi eta

hantxe zure zain daukazu

Urtsuhaundi ta Urtsuko errota

begi bistan daude aizu

ta handik Aralar aldeko bista

asko gustatuko zaizu.

2.- Zaldibiako leku ederrenak

Tejeria artean daude

pixka bat gora joan ezkero

Saturdi auzoan zaude

hango ermita baserri eder

ta baso politak ere

ezin dituzu imajinatu

bertara etorri gabe.

3.- Akapulko re bada Zaldibin

mendiko soziedadea

asteburutan Gaztelu alden

ikus daiteke jendea

mahai ta aulkiak daude kanpon

bazkaltzeko dotorea

helduek jaten duten bitarten

gu parken ibiltzen gea.

4.- Zaldibiako txoko ederrena

Jupiter ur-jauzia duzu

hortik saltatu eta bainatu

aukera ederra duzu

baina altura handia du ta

kontuz ibil zaitez aizu

hemen bainatu behar baduzu

kaskoa ekarri zazu.

Bertso-afariak. Hodei Munduate Etxeberria (B mailan, lehen saria)

Doinua: Nafarroako mendi gainetan

1.- Utzi bakean lehiaketa hoik

eta ahaztu ia guduz

bertso afarik egiten die

hori sustatu helburuz

nola gai hontaz ez dien egin

bertso gehiegi kopuruz

egin behar det bertso sorta bat

bertso afariei buruz.

2.- Azaldu zera sozidadera

berandu beti antzera

ikusittuzu beste lagunak

ta zu gazteena zera

atea itxi eta orduan

buruai gora ta behera

ohartu zara dagoeneko

ezin da bueltau etxera.

3.- Lasaitzekore motibon bila

ibiliaz bilau arte

beste guztien herriak dira

Oñati ta Arrasate

ulertu duzu zeure artean

"Hemen daukat jake mate

ikusle denak Goierrikoak

ni soilik ulertzen naute".

4.- Bertsolariak zarete jada

elkarren ondon eseri

kantatzen hasi eta ohartu

zutzako dala gehiegi

hankak dardarka jarri zaizkizu

eta eskuekin segi

lehenengo nerbio kabroi horiek

zaizkizulako ageri.

5.- Etorri dira aitte ta ama

lagun, lehengusu ta maisu

balio zuna erakusteko

saio txukuna in nahi-zu

lehenaukoa ez ba zan nahiko

beste arazo bat aizu

mikrofonoa hartzearekin

agurra ahaztu zaizu.

6.- Etzea ibili haien mailan ta

etzea ibili pareko

ta ze gogoa daukezun oain

etxeraino aiatzeko

ba-etzaiz larrittu baliokoizu

ofizioa ikasteko

hurrengo baten egingo dezu

gehiago eta hobeto.

Munduaren beste alderdia. Uxue Iruretagoiena Andres (B mailan, bigarren saria)

Doinua: Badira hiru aste

1.- Erlojuari begira noa

noiz iritsiko ordua.

Bidaia luze bat dut aurrean,

zein izango nik patua?

Denbora batez luxua utziz

aldatuz bizimodua.

Hemendik urrun lur gehiago da,

desberdina da mundua!

2.- Azkenean bai, iritsi naiz ni

ezezaguna dut dena.

Hainbeste urte lan eta ikasten

merezi izan du pena.

Orain hasten dut ibilaldia

gogor, samingarriena

Afrikak badu nahiko botere

nik izango ote kemena?

3.- Gaur izango dut ospitalean

nire lehen lan eguna,

antzematen dut giroan jada

gaixoen gogortasuna.

Sendagai faltek tristetzen naute,

behar aberastasuna,

diruak beti kontrolatu du

hemengon etorkizuna.

4.- Heriotza dut egunero nik

hemengo etsai bakarra,

eta honek du jendearengan

geldi ezin den indarra.

Bizitzen jarrai nahi duen horrek

esperantza du sugarra,

borroka egin dezagun behingoz

ezarriz bizitzan marra.

5.- Denek dakite Afrika hontan

bizia dela gordina.

Nahiz haur txikien begietan den

beldur eta jakin mina,

mundu honetan txotxongiloak

izatearen berdina?

Hau aldatzeko beharrezkoa

gu guztion (ah) alegina!

6.- Lurralde hontan utzi behar dut

edukitako papera.

Nahiz ni itzuli segi behar du

hasitakoak aurrera.

Nire oihartzuna irits dadila

mundu luze zabalera

horrela bada, Afrika zatoz

gu guztion babesera!

]]>
Sun, 22 Apr 2018 09:51:31 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3622 Sun, 22 Apr 2018 09:51:31 +0100 2018-04-22 2018-04-22 0 3622 Bertso plaza
<![CDATA[Hodei Munduate txukun Anoetan, Eskolarteko azken kanporaketan]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3603/Hodei_Munduate_txukun_Anoetan_Eskolarteko_azken_kanporaketan/ Ostiral iluntzez jokatu dira Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako kanporaketak. Atzo izan zen azkena, Anoetako Kuku elkartean. Tartean, Hodei Munduate zaldibitarra izan zen kantuan. Saio txukuna osatu zuen eta gustura agertu zen saio ostean. Beajondaizula Hodei!! Lasturko finaleko zortzikotea ere erabakita geratu da.

Honakoa izango da Gipuzkoako Eskolarteko finalean kantatuko duen zortzikotea: Imanol Albizu, Haizea Arana, Uxue Alkorta, Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Oihana Arana, Aitor Tatiegi eta Oihana Labiano.

]]>
Sat, 17 Mar 2018 11:03:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3603 Sat, 17 Mar 2018 11:03:44 +0100 2018-03-17 2018-03-17 0 3603 Bertso plaza
<![CDATA[Bertso harrobia sendo Zaldibian]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3593/Bertso_harrobia_sendo_Zaldibian/ Zumarragako Zelai Arizti aretoan elkartu dira Goierriko hainbat gaztetxo Gipuzkoako bertso-idatzizko lehiaketaren baitan. Zaldibian bertso-eskolan dabiltzanen ordezkaritza zabala izan da bertan eta sari mordoa pilatu dute. 5 eta 6. mailako kategorian, Irular Eskisabel Jauregik lortu du lehen saria. DBH 1 eta 2.mailako kategorian, Julen Ugalde Zeberiok bigarren saria, eta Aner Azurmendi Beainek lehen saria eskuratu dute. Zorionak parte-hartzaile guztiei!!

Zaldibian bertso-eskolan dabiltzan hauek parte hartu dute: Ametsek, Anerrek, Josuk, Julenek eta Irularrek. Jarraian irakur ditzakezue bertso guztiak.

IRULAR ESKISABEL JAUREGI (5 eta 6. mailako kategorian, lehen saria)

Gaia: Kalera irten aurretik, gelako leihora hurbiltzen naiz beti.

Doinua: Mila kilo zorion

1.- Egin zaigu ia goiza

gaua zen lehenago

leihoari begira

bai gustura nago

elurra dugu eta

poztu naiz zeharo

txorimaloa ere

zuri zuri dago

2.- Etxera eramango

ditut nik lagunak

etorri nire etxera

jolastu nahi dunak

"Eskolara ez zoaz!"

amatxo kuttunak

asko gustatzen zaizkit

holako egunak

DBH 1 eta 2.mailako kategorian gaia: benetan gustatzen zaidana ikasi/egin nahi nuke.

AMETS ETXABE JAUREGI

Doinua: Batetikan korrozka

1.- Bonbero izateko

behar da indarra

jende askok beharko

Ametsen beharra

ondon eukiko dittut

asko su ta garra

pena ematen dit nei

erretzea_belarra

bonbero izan nahi nuke

litzake earra

2.- Gym-en bastante ordu

pasa behar dira

muskulok izateko

gorputzen dizdira

pesak egiterakon

100 kilo guztira

tirantedunak jantzi

ta denak begira

bonbero izatea

da nire desira

JOSU MENDIZABAL ZUBELDIA

Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

1.- Aman tripatxon nengoenetik

fabrikarako irrikan

gurasoei nik esaten nien

hori askotan birritan

txikia nintzen baina gustora

fabrikara ni bisitan

fabrikagatik galdetzen nien

gauero hainbat alditan

horregatikan guztiagatik

lan ingo nuke fabrikan

2.- Leheno txikia nintzen ni baina

orain naiz handiagoa

orain pentsatzen ditudan gauzak

dira inportantegoa

adibidez nik oporrak nahi ta

ez lanen egun osoa

egun osoa lanen pasatu

hori da ezinezkoa

horren ondorioz edukiko dut

etxean diru mordoa

JULEN UGALDE ZEBERIO (DBH 1 eta 2 kategorian, bigarren saria)

Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko

1.- Bertsotarako zaletasuna

badago nire auzoan

edozeinek egiten du eta

poto lehenengo pausoan

ideiaz beteta nago jada

dena pentsauta kaskoan

gogoa badut, ez dut galduko

nago abiatzekoan

bertsolaria izan nahi nuke

nire bizitza osoan.

2.- Bertsolaritzan nahiz ta oraindik

egin naiz bakarrik hasi

gustura nago benetan eta

nahi dizuet adierazi

oraindik egin behar det ta

pila bat askotxo hazi

buruan ditut hainbat errima

ideia ta mila grazi

Egañak baino txapel gehiago

nahi nituzke irabazi.

ANER AZURMENDI BEAIN (DBH 1 eta 2 kategorian, lehen saria)

Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

1.- Handiagotan zer izatea

gustatuko litzaizuke

mundu honetan lan asko daude

gehienak dira disfrute

ni oraindikan txikia naiz ta

itxoin behar hainbat urte

lan bat lortzeko bentaja daukat

kirola baitut bertute

handiagotan futbolaria

izatea nahiko nuke

2.- Futbolaria izateak e

baditu hainbat endredo

baina normalen izaten dute

poltsikua bero bero

beraiengandik pobreen alde

ez zazu launtzik espero

nik pobre denei launduko nien

gehittu arte diruz zero

nire soldata Neymarrenaren

berdina izan ezkero.

]]>
Fri, 09 Mar 2018 15:22:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3593 Fri, 09 Mar 2018 15:22:12 +0100 2018-03-09 2018-03-09 0 3593 Bertso plaza
<![CDATA[Maide Garmendia Zestoan jardungo da bertsotan ostiral honetan]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3562/Maide_Garmendia_Zestoan_jardungo_da_bertsotan_ostiral_honetan/ Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa Zestoako Lau Iturri Elkartean. Bertan jardungo da kantuan Maide Garmendia zaldibitarra, beste bost bertsolarirekin batera.

Bertso-afaria 20:30tan hasiko da eta afal ostean jardungo dira kantuan ondorengo sei bertsolari hauek: Iker Ormazabal Ojeda, Malen Elizasu Manterola, Oihana Labiano Sorazu, Bittor Zubiagirre Anduaga, Maide Garmendia Jauregi eta Imanol Albizu Gurrutxaga.

Bertsolariek egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:

- Hasierako agurra (nahi den neurrian).

- 4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

- Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

- Hirunaka, gaia emanda, 3na kopla trikitiaren laguntzaz.

- Bakarka, puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian)

- Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

]]>
Wed, 14 Feb 2018 14:42:17 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3562 Wed, 14 Feb 2018 14:42:17 +0100 2018-02-14 2018-02-14 0 3562 Bertso plaza
<![CDATA[Bertso eskolako ikasleen kurtso amaierako jaia]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3355/Bertso_eskolako_ikasleen_kurtso_amaierako_jaia/ Ekainaren 16an, ostirala, Zubi-Buru elkartean izango da Bertso Eskolako ikasleen kurtso amaierako jaia. Aurten ere, bi talde izan diraZaldibian. Gaztetxoen taldean, Julen Ugalde, Haritz Irastorza, Amets Etxabe, Aner Azurmendi eta Josu Mendizabal jardun dira. Helduetan, berriz, Maide Garmendia eta Hodei Munduate. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan debuta egin dute biek, bertsotan dotore jardunda. Aurten, Unai Mendizabal zizurkildarra izan dute irakasle eta bere hitzetan, harrobia badago Zaldibian.

Kurtsoan zehar ikasi dutena erakusteko prest daude. ANIMATU!!

]]>
Wed, 07 Jun 2017 11:47:46 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/3355 Wed, 07 Jun 2017 11:47:46 +0100 2017-06-16 2017-06-07 0 3355 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2991/Bertsokatea/ Doinua: Iturengo arotza

NOR ZEN DOMANUEL?

Mila bederatziehunta hogeita bia zengure tio Manueljaio zen Arretxenhirugarren semeazuen amak sortzenkale-baserritxokosendi umil baten.

Gazte idealistaGasteizen apaiztubarrenak agindutamisiolari sartuEkuadorko Los Rioszuen ezagutueskola bat egitenbertakoei lagundu.

Amerika utzitaZaldibin ostatugiro frankista hurabehar zen aldatugazte abertzaleakzitu(e)n inguratutxistulari koadrilatrebea prestatu

Apaiz eta alkateez ziren gustoraEuskara ta kulturahaientzat polboraberehala jo zutenJerarkian goraManuel bakartu taherritik kanpora

Inguru laiotz hartanizan zu(e)n epelikHerritarren laguntzazjarraitu zu(e)n zutikaberatsen agurrakez zion axoliktxiroak maite zitu(e)nKonplexu gaberik

Erloju ta pianoharen afiziozaharkeriak zitu(e)napaizak bizioijito ta brokanteharturik sozioerosi ta konponduzenbat emozio!

MILA eta MALORES ETXEBERRIA (Manuelen ilobak)

Nominatua: Miel Mari Jauregi "Altzo"

Gaia: Sega mundua

]]>
Fri, 20 May 2016 12:54:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2991 Fri, 20 May 2016 12:54:13 +0100 2016-05-20 2016-05-20 0 2991 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2971/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

BASERRIETAKO EMAKUMEAK ZALDIBIN

Baso, zelaian, sorotan

presaka etxera buelta,

sukaldeai astindua

denok jan behar degu eta,

mantalaz eskuk igurtzi,

izerdi tantaz kopeta,

umeak goberna ezin

zaharrei ere arreta,

inoiz oldartu ezkero

hau emakume sarjenta!

Maria, Iñaxi, Margari,

Roxita, Mertxex, Bixenta,

Prantxika, Dolox, Bittori,...

bukatzen etzen lanketa

izen koloretsuokin

margotu nahi det pareta.

Eleuterio Jauregi "MAKALO"

Nominatua: Malores Etxeberria

Gaia: Nor zen Domanuel?

]]>
Tue, 26 Apr 2016 17:20:39 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2971 Tue, 26 Apr 2016 17:20:39 +0100 2016-04-26 2016-04-26 0 2971 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2955/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

ARALARKO ALTXORRAK

Lau urte nituenean

Astoa etxetik hartu,

Aita eta anaiekin

San Miel nun ezagutu.

Ondoren mende erdian

Altxor kutxa dut gozatu:

Larremear ta Allapurun

Aberek ondo bazkatu,

Zamiola ta Arritzan

Ur garbietan freskatu,

Alpatzetako basoan

Ekaitzetatik babestu,

Beogain eta Ganbotik

Begira ezin aspertu.

Denak maite dituenak

Bakarra ezin hautatu.

Joxe Antonio Irastorza "Furriela"

Nominatua: Eleuterio Jauregi "Makalo"

Gaia: Baserrietako emakumeak

]]>
Wed, 20 Apr 2016 17:18:54 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2955 Wed, 20 Apr 2016 17:18:54 +0100 2016-04-20 2016-04-20 0 2955 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2931/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

TXIRRITA BIZI BALITZ...

Norteko trena famoso

egin zuna behin batian

ez dakit AHTan

joango ote litzakian

Patrolez mugituko zan

Kantabriyako partian

Belodromotik BECera

tella ta porlan artian

emakume bertsolaiak

ezin hartuz hankapian

harrituta ura edaten

dan saiotara juatian

hoi bai, tragorik ez luke

faltako astebetian

topatuko baldin banu

Ixurreneko atian

Eñaut Agirre

Nominatua: Joxe Antonio Irastorza "Furriela"

Gaia:Aralarko basozainak Aralarko zein altxor ditu maiteenak?

]]>
Mon, 04 Apr 2016 22:49:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2931 Mon, 04 Apr 2016 22:49:42 +0100 2016-04-04 2016-04-04 0 2931 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2903/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

AURTEN SAN PEDRO PRIMERAN BAI?

Ezin egonaren grinak

mundu bat mugi lezake,

ez da oztopo izaten,

ez ilun eta ez neke.

Itsasoko infernura,

menditik, ez bate merke,

adrenalina, odola,

lehia biziaren eske.

Jende berria, gaztea,

gabiltz San Pedron jo ta ke

han ez dago deskantsurik,

ez hitz goxo ta ez bake

ta halere sentitzen naiz

kate denetatik aske,

mailari eutsi ez ta (e)re

berdin gustura nengoke.

Akaitz Jauregi

Nominatua: Eñaut Agirre Gaia: Txirrita bizi balitz....

]]>
Fri, 11 Mar 2016 14:10:32 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2903 Fri, 11 Mar 2016 14:10:32 +0100 2016-03-11 2016-03-11 0 2903 Bertso plaza
<![CDATA[XXVI. Beasain Idazlehiaketan Hodei Munduate eta Uxue Iruretagoiena zaldibiarrak saridun]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2891/XXVI._Beasain_Idazlehiaketan_Hodei_Munduate_eta_Uxue_Iruretagoiena_zaldibiarrak_saridun/ HODEI MUNDUATE (lehen saria)

Guk gurea

Doinua: Aita izena

1.- Zeregin handi eta larri batBertso-sorta honen barrunItxaropena ta adoreaIrakurtzea nahi bainunGu euskaldunak gutxiesteaEzin da onartu inunGuk hautatzeko eskubidealortzea gure eginkizungure betiko nahia izandadenok borroka dezagun

2.- Aspalditikan ia betitikBorroka berdina, beraEztakigu noiz zen hasieraNon dagoen amaieraIzan ditugu nahiko estroputzOztopo ta gora-beheraEz gea altxako inoiz lurretikLehen erori ez bageraOraingo hontan altxako garaBeste batzukin batera

3.- Esan ez badet oraindik erehemen da badaezpadaJasan dittegu nahiko mespretsuEta nahiko begiradaBeti esan da leku denetanBelaunkadaz belaunkadaAho guztitan ezpain guztitanAmestea librea daba gu oraintxe gure ametsaitteko bidean gara

4.- Bide horretan hazi gaituzteta bide horretan hezihorrela oinez horrela korrinoski erori ta jauziboteredunak txikiak hartzenhori ezin da sinetsiba gea nahiko earrak onakhaundi edota bereziFrantzia eta EspainiakoekEzin due gu be bizi

5.- Borroka eta altxatzeakinAmetsakin nator geroOso polittak ta oso onakzuek bihurtzeko eroOrain arteko bertso guztiakasko gustatu ezkeroazkenekoa dator indartsuindartsu ta bero-beroamaiera hau gustatutzeanik bihotzez det espero

6.- Altza aitona altza lagunaAltza osaba ta amaMugimendua, protesta etaDenon arteko-elkarlanaAtzo gaur eta biharkoa(e)rehartuta kontuan danagaur baino leno, egindakoaEz da izan alferlanaProtestarekin sendo ta firmeSeitzea da denon lana

UXUE IRURETAGOIENA (bigarren saria)

Amonaren kontakizunak

Doinua: Zeru altuan dagoen jaunak

1.-Sutondon jartzen ginen guztiokegun euritsu, hotzetananai-arrebak, aita, ama ta amona ginen ba bertan.Gure amona aulki batean jartzen zan a(ha)leginetanordun hasten zan kontu-kontaribere kontakizunetan

2.- Belarrik erne, isiltasunezegon ohi ginen gu denak,istorioak beti baitzirenpolitak amaiezinakTa haurtzaroko bizimoduaislatzen zuten gehienak,niretzat ziren zinez ederrakgoxo, xarmant atseginak.

3.- Hauxe kontatzen zigun amonakbere istorioetan: Oilarrak bere kukurruekin esnatzen nindun goizetan,katiuskak jantzi ta ikuilura zimaurra ugari bertan behiei azpiak ateratzekobeti izerdi patsetan.

4.- Behi guztiek jana eman tabalde batekin jeztera,aspergarria itten zitzaidanta neketsua gainera.Kaiku batekin joaten nintzenni esne sobrak saltzera,nire auzoko etxekoandreeidirua ateratzera.

5.- Nire aita zanak esan ohi zidan begira zeru gorria,hola jakingo duzu zuk betidatorren eguraldia.Esaera bat erabiltzen zunadieraziz egia:“goiz gorritan, arrats euriata gau gorri, goiz argia".

6.- Geure amonak kontatutakoistorio batzuk dira,pasarte motza edo luzeaadi berari begira.Ta hauen bidez murgil gaitezkeaiton-amonen garairagarai zaharrak, kontu zaharrakberegan dute disdira

]]>
Tue, 01 Mar 2016 22:06:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2891 Tue, 01 Mar 2016 22:06:03 +0100 2016-03-01 2016-03-01 0 2891 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2846/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

ZER ESKATZEN DIOZU 2016 URTEARI?

Aldautik dator erronka

ta doinua habanera.

Urtea nola joango den

kantatutzeko aukera,

urteak bixkor dijoaz

ta gu batetik bestera,

eskatzen dut osasuna,

ta bete dadin kartera,

familiaren babesa,

lagunarteko plazera,

irriz esnatzea eta

irriz joatea ohera.

Promesaz promesa eta

eskaeraz eskaera,

bi mila ta hamaseian

alai ibiliko gera.

Miren Huesa

Nominatua: Akaitz Jauregi Gaia: Aurten San Pedro primeran bai?

]]>
Thu, 21 Jan 2016 13:31:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2846 Thu, 21 Jan 2016 13:31:25 +0100 2016-01-21 2016-01-21 0 2846 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2833/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

DEPOSITTUTATIK ALDAURA ALDAUTA, GIRO ONA AL DAU?

Umetan deposittutan,

hainbeste momentu alai.

Modesta ta lehengusuak,

mendizale eta artzai,

prestatuz ziza tortilla

eta bertako amurrai.

Jundakoak baditugu,

berriak sortu ere bai,

Aldaura aldau nintzen ta

etxekoei beida lasai,

aldaketarako izan det

nahiko arrazoi eta gai,

aldapa asko omen du

baina niretzat da zelai,

ta orain arte bezela

nik bertan det segitu nahi.

Maider Izagirre

Nominatua: Miren Huesa Gaia: Zer eskatzen diozu 2016 urteari?

]]>
Mon, 11 Jan 2016 12:43:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2833 Mon, 11 Jan 2016 12:43:20 +0100 2016-01-11 2016-01-11 0 2833 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2826/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

ZER ETORTZEN ZAIK BURURA DEPOSITUTAN?

Ez da nire jaiotetxe,

bai da nire amarena.

Pausogaiztokoa(*) da ni

naizenaren sentipena.

Horregatik Izagirre

dut lenengo abizena,

aitakin hitzin, ulertu

ta jakinik onespena.

Nik hemen ezagutu dut

zaldibitarrik gehiena;

uraska, ubide eta

iturburu ederrena;

mendi, baso, harkaitz, koba,

euri, haize, elur... dena!

Bertantxe utzi nahi nuke

nire arnasan azkena.

Erramun Izagirre

(*)Pausogaizto omen da Deposittutako egizko jatorrizko lekuizen zaharra.

Nominatua: Maider Izagirre Gaia:Deposittutatik Aldaura aldauta, giro ona al dau?

]]>
Mon, 04 Jan 2016 13:13:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2826 Mon, 04 Jan 2016 13:13:49 +0100 2016-01-04 2016-01-04 0 2826 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2820/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

ZER SENTITZEN DUZU HARKAITZEAN ZINTZILIK ZAUDENEAN?

Eskaladan ez dagonez,

ordeka, zelai ta lastai.

Izerditan pats eginda

hamaika aldiz buka blai.

Ñañarri, Aitzarte, Egino...

zerrenda ezin dut amai.

Giharrak, pentsamenduak

zenbaiten aldean daldai.

Sugandila ikustean

harkaitzean ttap-ttap lasai.

Nik ere berak bezala

diedroan gora egin nahi.

Sentitzen dudana, horra,

ez bedi izan ardagai:

gozamena, zoriona,

askatasuna ere bai!

Iñaki Murua

Nominatua: Erramun Izagirre Gaia: Zer etortzen zaik burura Depositutan?

]]>
Sun, 27 Dec 2015 12:37:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2820 Sun, 27 Dec 2015 12:37:20 +0100 2015-12-27 2015-12-27 0 2820 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2811/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

GAINEAN DUGU GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA

Larunbatean zita bat

galdu ezin daitekena.

Bertsozalea desioz,

irrikaz zai dagoena.

Bertsotan zortzikotea,

nolako sena, ahalmena!

Ilunbeko zezen plaza

argiztatu dezakena.

Nahiz entzun nahiko dezuten

pronostikoan izena

barkatu, baina ni ez naiz

asko bustitzen naizena,

adi-adi egongo naiz

gozatuz, irentsiz dena.

Txapeldun irten dadila

gehien merezi duena.

Joxi Irastorza

Nominatua: Iñaki Murua Gaia: Zer sentitzen duzu harkaitzean zintzilik zaudenean?

]]>
Wed, 16 Dec 2015 17:48:07 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2811 Wed, 16 Dec 2015 17:48:07 +0100 2015-12-16 2015-12-16 0 2811 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2798/Bertsokatea/ zer moduz portatzen dira Zaldibiako haurrak?" gaiari erantzunez. Errimen konpasean jardungo den hurrengoa Joxi Irastorza izango da, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren harira. Eman egurre Joxi!!]]> Doinua: Habanera

ZER MODUZ PORTATZEN DIRA ZALDIBIAKO HAURRAK?

Astelehenetan oaindio

jaien dakea burue,

azkar jute zaie geo

klasen hasten apurue.

Mobile, bokailoa

ta fotokopin dirue,

aingerutxo bihurri hok

nahikoa keja badue!

Eunez-eun iotzen dijo

dezibelio kopurue,

ostielakin batea

txoro-haize segurue,

eta iruitzen zaiunen

buka behar dala mundue,

orduntxe jabetzen gea:

alla da asteburue!!

Mikel Urteaga Azkue

Nominatua: Joxi Irastorza Gaia: gainean dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala.

]]>
Fri, 04 Dec 2015 10:19:15 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2798 Fri, 04 Dec 2015 10:19:15 +0100 2015-12-04 2015-12-04 0 2798 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea bueltan]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2779/Bertsokatea_bueltan/ Hilabetetan sokari korapiloa askatu ezinda ibili arren, bueltan da bertsokatea. Nominatua Mikel Urteaga izango da. Denbora nahikoa badarama kultur etxean lanean, ondorio garbietara heltzeko, eta hauxe izango du gaia: zer moduz portatzen dira Zaldibiako haurrak? ]]> Mon, 23 Nov 2015 17:33:15 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2779 Mon, 23 Nov 2015 17:33:15 +0100 2015-11-23 2015-11-23 0 2779 Bertso plaza <![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2628/Bertsokatea/ Aratz Mendizabalek ere txukun bete du erronka, Arantza bere bizilekuaren inguruan. Kaietano Dorronsoro da hurrengo nominatua, Gruatik pasarelara igo ala jeitsi? gaiarekin. Segi dezala kateak.]]>

Doinua: Abanera

ARANTZAKO FRONTOIAN PELOTARIAK ATERA AHALA SARTU

Arantzan pelotariak,atera ahala sartunahiz eta ez ditudan nik,hainbeste txapel pilatuegia esan herrian,eskuzabal naute hartuorain arte inork ez nau,alde egitera behartunere herritik aparte,ez izan arren pekatupena haundia hartu dut,hori ezin da ukatunahiz eta ez den erraza,patua beti da patuArantzara joan arren,Zaldibia ez dut ahaztu

Aratz Mendizabal

Nominatua: Kaietano Dorronsoro Gaia: Gruatik pasarelara igo ala jeitsi?

]]>
Wed, 13 May 2015 16:13:54 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2628 Wed, 13 May 2015 16:13:54 +0100 2015-05-13 2015-05-13 0 2628 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2600/Bertsokatea/ Pausoz pauso aurrera doa gure Bertsokatea. Unai Belokik ere bete du berea, sagardogile lanen inguruan. Aratz Mendizabal izendatu du hurrengo Abanerarako, heldu gaiari eta ekin Aratz!!]]>

Doinua: Abanera

INOIZ OZPINDU AL ZAIZU SAGARDORIK?

Zazpi urte daramatzat,sagar munduan gozatuzlehenik sagarrondoetan,ale bakoitza hautatuzgero joaldi guztiak,ahal den txukunen nahastuzhau guztia egiteko,famili laguntza hartuzbi mila litro inguru,botil ugaritan sartuzurte onak izan dira,kaxkarragoak ahaztuzozpindu ez zait ozpindu,ikusi zerorren kabuzaurten ere prest dago ta,etor zaitezke probatuz.

Unai Beloki

Nominatua: Aratz Mendizabal Gaia: Arantzako frontoian pelotariak atera ahala sartu.

]]>
Mon, 20 Apr 2015 09:02:56 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2600 Mon, 20 Apr 2015 09:02:56 +0100 2015-04-20 2015-04-20 0 2600 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2584/Bertsokatea/ Karmele Etxabek bete du bere lana, ametsetako bidaiari bertsoa botaz. Unai Beloki izendatu du Bertsokateari "Habanera"-rekin jarraipena emateko, zure txanda Unai!!]]> Neurria: Zortziko txikia

ZEIN DA ZURE AMETSETAKO BIDAIA?

Ametsetan hasita,

ezin egan egin!

bueltako eperik gabe,

tokia zait berdin

konpainia onean,

agian zurekin

berandu baino lehen,

suerte pixkatekin.

Karmele Etxabe

Nominatua: Unai Beloki Gaia: Inoiz ozpindu al zaizu sagardorik?

]]>
Fri, 27 Mar 2015 13:22:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2584 Fri, 27 Mar 2015 13:22:28 +0100 2015-03-27 2015-03-27 0 2584 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2558/Bertsokatea/ Idoia Sarasolak ondo bete du bere lana, ohizko "Habanera"-tik irten zaigun arren, hegan nola egiten duen kontatu digu. Karmele Etxabe izendatu du hurrengo habanera Bertsokateari itsasteko, aurrera ba...]]> Neurria: Zortziko txikia

BA AL DAKIZU HEGAN?

Badakizu ahalmenakdauzket nik nereganerrez aireratzen naizta hor noa hegan,ikusiko bazenuze estilo dedan...ametsetan egin detta badakit zer dan!

Idoia Sarasola

Nominatua: Karmele Etxabe Gaia: Zein da zure ametsetako bidaia?

]]>
Tue, 10 Mar 2015 18:56:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2558 Tue, 10 Mar 2015 18:56:33 +0100 2015-03-10 2015-03-10 0 2558 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2544/Bertsokatea/ Txukun bete du Aloña Jauregik bere erronka, Anari abeslariari erreferentzia eginez. Idoia Sarasola da hurrengo izendatua, eman diezaiola jarraipena kate amaigabe honi.]]>

Doinua: Habanera

IZAN AL ZARA SEKULA, ANARIREN KONTZERTUREN BATEAN?

Musikak jartzen dit sarrinahi ez nukeen distantziamaitasun eta gorrotoplazerra, militantziasortzaile maitatu batekbadu orde garrantziaAnari da emakumesakona eta jantziakontatzen hasi ezkerokontzertu asistentziaaterako da hamarraedo ta bederatziakantu berriak plazara!da gure exijentzialuzea egin zaigu tadisko berrian ausentzia

Aloña Jauregi

Nominatua: Idoia Sarasola Gaia: Ba al dakizu hegan?

]]>
Wed, 25 Feb 2015 12:51:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2544 Wed, 25 Feb 2015 12:51:20 +0100 2015-02-25 2015-02-25 0 2544 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2529/Bertsokatea/ Dotore bete du Gaizka Erauskinek bere erronka, behorrak gaitzat hartuta Habanera osatuz. Hurrengo izendatua Aloña Jauregi, segi dezala kateak...]]>

Doinua: Habanera

ASPALDI HONTAN, AZPIAK ATERA AL DIZKIOZU BEHORRARI?

Aspaldi ez naiz ibili

behor ta ximaur artean

jauntxo handien erara

morroia daukat lanean

muxal txiki bat baitaukat

orain nere beharrean

sarderik behar ez duen

kaka honek pardelean

nahiz ta silla ta buruko

oraingoz utzi atzean

Izei trebatu nahi nuke

zaldi zaletasunean

amets txiki bat badaukat

nere bihotz barrenean

Aralar zeharkatzea

alkarren aldamenean

Gaizka Erauskin

Nominatua: Aloña Jauregi Gaia: Izan al zara sekula, Anariren kontzerturen batean?

]]>
Thu, 12 Feb 2015 12:48:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2529 Thu, 12 Feb 2015 12:48:35 +0100 2015-02-12 2015-02-12 0 2529 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2520/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

GITARRA AFINATU AL DUZU?

Gurasoak izan ohi dira

ume ttikian ardatza,

urteen joan etorrian

norberak norbere zaintza!

Eskolatik fabrikara,

eguneroko baratza!

Errutinak ere badu

kartzela ttiki baten antza!

Nahiz ta gehiegi ez maite

despertadoren orratza,

disfrutea ere bada

eta ez egin zalantza!

Musika, jende sanoa,

altxor haundi eta latza!

Gitarra afinatu det

ta egin dezagun dantza!!!!

Joseba Irazusta

Nominatua: Gaizka Erauskin Gaia: Aspaldi hontan, azpiak atera al dizkiozu behorrari?

]]>
Mon, 02 Feb 2015 22:32:01 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2520 Mon, 02 Feb 2015 22:32:01 +0100 2015-02-01 2015-02-02 0 2520 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2511/Bertsokatea/ Harriet Mendizabalek azkar eta zintzo bete du berea, "Mendian gozatzen al da korrika ibilita?" gaiari erantzunez. Hurrengo izendatua berriz, Joseba Irazusta da. Segi dezala Bertsokateak...]]> Doinua: Habanera

MENDIAN GOZATZEN AL DA KORRIKA IBILITA?

Moda modako dagoen,

galdera didazu egin

batzutan hor joaten naiz,

oinez hizketan armonin

bestetan berriz korrika,

azkarrago nahi ta ezin

joan ezin naizenean,

joanak direnan inbidin

oinez edota korrika,

nik disfrutatzen det berdin

bakoitzak berak al duna,

norbera nor izan dedin

nik garbi daukat Gerizpe,

nahi badezu hori jakin

politena da laguna,

LIBRE sentitzea mendin

Harriet Mendizabal

Nominatua: Joseba Irazusta Gaia: Gitarra afinatu al duzu?

]]>
Wed, 28 Jan 2015 16:31:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2511 Wed, 28 Jan 2015 16:31:37 +0100 2015-01-28 2015-01-28 0 2511 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2505/Bertsokatea/ Gerizpe Iraolak bete du berea, "Zer moduz bizi dira zaldibitarrak Zaldibitik kanpo?" gaiari bikain erantzunez. Harriet Mendizabal da hurrengo izendatua, heldu diezaiola kateari...]]>

Doinua: Habanera

ZER MODUZ BIZI DIRA ZALDIBITARRAK ZALDIBITIK KANPO?

Zaldibitar bat zer moduz,bizi ote den kanpoan?bizi da nortasun krisi,duda etengabekoan:hemen hangoa delakoeta aldiz hemengo han!bizi da bizipen kontrajarriak batuz kolkoan,sorterriaz ahaztu ohi darutinan sartutakoan,gero herriminez lehertupentsatzen jarritakoannahiz eta bisitan hara,nahi bezain beste ez joangehiago baloratzen da,gutxitan joandakoan

Gerizpe Iraola

Nominatua: Harriet Mendizabal Gaia: Mendian gozatzen al da korrika ibilita?

]]>
Fri, 23 Jan 2015 08:03:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2505 Fri, 23 Jan 2015 08:03:57 +0100 2015-01-23 2015-01-23 0 2505 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2493/Bertsokatea/ Alaitz Sarasolak ere bete du bere lana, "Barkamena eskatuta, zer konpontzen da?" gaiari habanera jarriz, hemen duzue. Gerizpe Iraola izendatu du Bertsokateari jarraipena emateko, jarrai dezala ba...]]> Doinua: Habanera

“Barkatu” entzuten duguegunean hainbat aldizbeharbada errazegi,beharbada arinkeriz?...hitza erraz bota etalehengo herren berak diz-diz…Umeak ere parkeanHelduagoen aprendiz:bultza_egin, barkatu esanta bultza egiten segiz…Elizak ere “barkatu”esan digu aho handiz…Gaizki eginaren damuasentitzen ez bada egizbarkamena eskatutalotsagabe xamar gabiltz…

Alaitz Sarasola

Nominatua: Gerizpe Iraola Gaia: Zer moduz bizi dira zaldibitarrak Zaldibitik kanpo?

]]>
Wed, 14 Jan 2015 16:31:02 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2493 Wed, 14 Jan 2015 16:31:02 +0100 2015-01-14 2015-01-14 0 2493 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2453/Bertsokatea/ Imanol Mercerok bete du berea, "Zaldibiako herriak zer moduz hartzen ditu kanpotarrak?" gaiari erantzunez, hemen duzue. Alaitz Sarasola izendatu du Bertsokateari jarraipena emateko, kateak jarrai dezala...]]> Doinua: Habanera

ZALDIBIKO HERRIAK, ZER MODUZ HARTZEN DITU KANPOTARRAK?

Zaila da erantzutea,

Larraitz zure galderari

nahizta buruan ideiak,

buelta ta buelta ari

gainera aitortu behar,

ez naiz jaio bertsolari

kanpotarra nola hartzen den,

ezin nezake igarri

batzuk seguronik ondo,

beste batzuk nahiko larri

galdetu beharko nioke,

banan bana bakoitzari

gaur egun bizi lekua,

aldatzen denez ugari

hartzen duen eran bueltatu,

beharko zaio berari

Nominatua: Alaitz Sarasola Gaia: Barkamena eskatuta zer konpontzen da?

]]>
Mon, 15 Dec 2014 07:54:08 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2453 Mon, 15 Dec 2014 07:54:08 +0100 2014-12-16 2014-12-16 0 2453 Bertso plaza
<![CDATA[II. Atera Txapelketako finala antzokian]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2402/II._Atera_Txapelketako_finala_antzokian/ Ostiral honetan jokatuko da, II. Atera Txapelketako finala. Herri arteko txapelketa herrikoia burutu da azken asteotan eta Gabiria eta Urretxu-Zumarragako taldeak izango dira kantari finalean. Antzokia 22:30etan zabalduko da, bertan zerbait hartu ahal izateko barra eta guzti, eta saioaren ondoren, festak tabernetan jarraituko du.

 

AZAROAK 14, ostirala,  23:00etan Zaldibiako Antzokian]]> Wed, 05 Nov 2014 17:28:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2402 Wed, 05 Nov 2014 17:28:45 +0100 2014-11-14 2014-11-14 1 2402 Bertso plaza <![CDATA[Zaldibian bertso ikasturtea martxan]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2393/Zaldibian_bertso_ikasturtea_martxan/ Bertso ikasturtea martxan da Zaldibian. Aurtengoan, bi talde bilduko dira ostiraletan Aitor Irastorza irakaslearen agindutara. Talde esperientziaduna da bata; bestea, talde berria.

Hirugarren urteari ekingo dio talde esperientziadunak. Bertan, Amaia Arrieta, Graxi Elosegi, Uxue Iruretagoiena, Oroitz Etxabe, Nereba Garmendia, Maide Garmendia eta Hodei Munduate dira.

Bestetik, gogotsu hasi da talde berria. Ondorengo boskotea: Amets Etxabe, Aner Azurmendi, Sara Etxabe, Intza Olano eta Adur Arrieta.

Zaldibian badugu bertso harrobia!!

Errimak buruan eta ibili munduan...

]]> Fri, 24 Oct 2014 22:10:17 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2393 Fri, 24 Oct 2014 22:10:17 +0100 2014-10-24 2014-10-24 0 2393 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2385/Bertsokatea/ Larraitz Garmendiak burutu du bere lana "Muga ikustezinak" gaiari segika, eta baita hurrengo nominatua izendatu ere, Imanol Mercero.]]> Doinua: Habanera

MUGA IKUSTEZINAK

Zenbat ate ikustezindesberdin pentsatzen dunakzenbat kate ikustezinbeltzaran, azal ilunakgure barruan zalantzaizpi bat sortzen digunak;bizimodu ezagunagaltzeko larritasunak.askotan aipatzen diragizarte-muga zurrunakkanpotio intentziozjarri izan zaizkigunakbaina beste muga batzukdira benetan astunak;gure baitan sortu etagurekin damazkigunak

Nominatua: Imanol Mercero Gaia: Zaldibiko herriak zer moduz hartzen ditu kanpotarrak?

]]>
Tue, 21 Oct 2014 22:11:47 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2385 Tue, 21 Oct 2014 22:11:47 +0100 2014-10-21 2014-10-21 0 2385 Bertso plaza
<![CDATA[II. Atera Txapelketa martxan]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2372/II._Atera_Txapelketa_martxan/ Goierriko eta Zumarraga-Urretxuko Bertso eskolek orain 7 urte abiatutako txapelketa berreskuratu dute. II. Atera Txapelketa herriarteko bertso txapelketa da, Goierri eta inguruetan bertso mugimendua sustatzea helburu duena. 3 fasetan jokatuko da txapelketa eta finala azaroaren 14an Zaldibian jokatuko da, antzokian.

Aurreko astean eman zitzaion hasiera Zegamako Mordoxka tabernan. Bertan, Zegama, Segura eta Gabiria lehiatu ziren eta azken hauek izan ziren saioko garaileak.

Asteburu honetan, bi zita. Ostiralean, Ormaiztegiko Txistu tabernan eta larunbatean Ataungo Artadi elkartean. Biak ere, gaueko 23:30etatik aurrera.

Zaldibia-Legorreta taldeak Ormaiztegin emango dio txapalketari hasiera. Bertan, Gartxot Ramirez eta Aitor Irastorza herritarrak izango dira kantuan, Odei Lopez legorretarra lagun. Arerioak, Ormaiztegi eta Urretxu izango dira. Zorte on beraz!

Herritarrak animatzera agertu!!

]]>
Thu, 16 Oct 2014 17:27:27 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2372 Thu, 16 Oct 2014 17:27:27 +0100 2014-10-16 2014-10-16 0 2372 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2356/Bertsokatea/ Iritsi gara hamargarren "habanera"-ra!! Juan Mari Olanok osatu du bere bertsoa "Etorkizunaren kolorea" gaiari segika. Larraitz Garmendia izendatu du kateari jarraipena eman diezaion, "Muga ikustezinak" gaiarekin.]]> Doinua: Habanera

ETORKIZUNAREN KOLOREA

Gaurko mundua ez bada,

zuri gustatzen zaizuna

beste mundu bat posible

badela daukat entzuna

eraiki nahi baduzu

irudikatzen duzuna

injustiziari eman

dagokion erantzuna

asko gara, bil gaitezen,

badugu eginkizuna

orain ez bada entzuten

geroaren ohiartzuna

ezingo duzu margotu

zure baitan daukazuna

kolore guztiak bere

lituzken etorkizuna

Juan Mari Olano

Nominatua: Larraitz Garmendia Gaia: Muga ikustezinak

]]>
Tue, 30 Sep 2014 14:40:04 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2356 Tue, 30 Sep 2014 14:40:04 +0100 2014-09-30 2014-09-30 0 2356 Bertso plaza
<![CDATA[Maide Garmendia XXIII. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan garaile]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2331/Maide_Garmendia_XXIII._Lazkao_Txiki_Bertsopaper_Lehiaketan_garaile/ GAIA: Gaur egungo teknologia berriak

DOINUA: Iparragirre abila dela

1) Aurrerakuntza hitza darabilt

gora ta behera buruan

orain nahi dugun guztia dugu

eta gainera moduan

mila tresnatxo berri

dizkigute ekarri

eta ezarri eskuan

urte gutxitan ze aldaketak

teknologia munduan

2) Ordenadore eta mugikor

internetekin gainera

kablez beteta olatutzar bat

etorri zaigu gainera

teknologia erruz

gizatasuna kenduz

gehiegi dator batera

urrats multzo bat aurrera eta

beste hainbeste atzera

3) Watxap telegram, telegram watxap

ta beste mila histori

gauza horiek ez zaizkidanez

gehiegi inporta neri

gidaririkan gabe

kotxea jaun ta jabe

hoi teknologia hori

zeru gainean bizi nahi eta

asto gainetik erori

4) Teknologiak ekar lezazke

kalte hainbeste onura

gauza batzuez sufritu degu

bestez disfrutau gustura

gerrarako tankeak

jostailu dotoreak

gure munduan, eskura

bost urte barru zer izango den

daukat nik ikusi gura

]]>
Fri, 19 Sep 2014 20:40:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2331 Fri, 19 Sep 2014 20:40:33 +0100 2014-09-19 2014-09-19 0 2331 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2310/Bertsokatea/ Bertsokatea ziztu bizian doa, jada iritsi da bederatzigarren kate-begira. Karmen Irastorzak osatu du bere habanera "Irakaskuntza" gaitzat hartuta, eta Juan Mari Olano izendatu du hurrengoa izan dadin "Etorkizunaren kolorea" gaia jarriz. Jarrai dezala...]]> Doinua: Habanera

IRAKASKUNTZA

Euskal gizarte libre batamestu nuen gaztetan;horren islara nahi nueneskolako heziketan.norberak bere buruaonartu zezan benetan,bakoitzaren gaitasunakbultzatuz gune denetan.talde lanean zailtzekoaukera eskainiz geletan,iritzi, proposamenak,elkar jarriz bileretan.saiatu ginen orduaneta urte askoren bueltan,amets hark nirekin dirauerretiro garaietan

Karmen Irastorza

Nominatua: Juan Mari Olano Gaia: Etorkizunaren kolorea

]]>
Sat, 06 Sep 2014 13:15:23 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2310 Sat, 06 Sep 2014 13:15:23 +0100 2014-09-06 2014-09-06 0 2310 Bertso plaza
<![CDATA[Alaitz Sarasolak XXX. Basarri saria irabazi du]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2308/Alaitz_Sarasolak_XXX._Basarri_saria_irabazi_du/ Informazioa: zuzarautz.info

Honakoa da Rufino Iraola epaimahaikideak lan saridunei buruz idatzitako kronika:

Zaldibian bizi den Altzagako Alaitz Sarasola bertsolariak irabazi du ‘Basarri’ saria, bere XXX. edizioan. ‘Belarrtitakoak’ gaia aukeratu eta horren inguruan moldatu ditu zazpi puntuko hamar bertso, ‘ETAren su-etenetik’ doinuan. Teknikoki ogi osaturiko bertsoak dira, nahiz eta idazkera aldetik lizentziaren bat edo beste hartzen duen. Gaia, berriz, gutxi entzuna, eta hamar bertso osatzeko haria aurkitzea ez da erraza, baina ederki lortu du. Agian, bakarren bat gutxiagorekin ez zen okerrago geratuko. Esate baterako, bederatzigarren bertsoan aurrera samar joan dela uste dut: haur jaio berriaren testuingurutik irten egiten da:

“… / bakoitzak jarri ala ez zer nahi duen badaki ta, / norbere gorputzarengan norberak erabakita”.

Baina oraindik denbora asko ez dela egin den erreforma du, nonbait, gogoan Alaitzek eta horrelako joerak salatu nahi ditu, besteak beste.

Haurraren oinazeak protagonismo handia hartzen saio osoan zehar. Kasik bertso guztietan aipatzen dira belarrietako bi ziztadak, eta neskari ematen diote mina. Baita luxua eta ohitura horrekiko jendearen inertzia ere salatzen ditu. Gogora dezagun lehenengo bertsoa:

Urrezko belarritako, perla, majorika, malba / diamante distiratsu, zilar edo esmeralda; / erregalo paperean, bere lazo ta girnalda, / eme jaio berriaren lehenengo erritual da… / bi belarriak zulatu eta minetik ezin salba, / neskatilaren negarrak inor gutxi du asalda; / adornua ematen du baina adornua al da?

Bestalde, matxismoa gogor salatzen du. Dudarik gabe, ikuspegi feministatik ari Alaiz. Berdintasunaren alde mintzatzen da. Laugarren bertsoan ederki adierazten du hori:

Nahiz batere inporta ez hamaseitik hamabosti, / guraso batzuek gaia hartzen dute serioski: “nexkatoa bere hortan, ez zulo eta ez ost…i”, / gero kalera atera ta ezin lasai edoski; / begi guztiak begira, belarrietara, noski: / “aze morrosko bikaina” entzungo da seguraski; / jende askok ematen du orratzak adina hozki…

Gurasoen eta gizartearen kontraesanak ere agerian ipintzen ditu:

Gaur neska sortu berria nerabe da bihar, hara: / orduan itxurak zenbat garrantzi eta zirrara; / piercing batez dotoretu nahi duela sudurra ba… / gurasoak izututa kontraren kontra, gerrara: / hasten dira debekuak, errieta zaparrada, / belarrian eder zena bekainaean “makarrada”… / erreakzio xelebre ta hedatu xamarra da.

Oro har, ukitzen duten bertsoak dira, emozioa eragiten dutenak, eta hori da garrantzizkoena.

]]>
Thu, 04 Sep 2014 16:08:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2308 Thu, 04 Sep 2014 16:08:09 +0100 2014-09-04 2014-09-04 0 2308 Bertso plaza
<![CDATA[Bertsokatea]]> http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2303/Bertsokatea/ Doinua: Habanera

TOURREKO IBILERAK

Nahiko berandu da baina

hona nere habanera

jarri diguten ezkero

horretarako aukera

gu, urteroko ohituran

joanak gera Tourrera

lehenengo Saint Lari eta

gerora Hautakanera

inoizko politentsuna

ikusi dugu karrera

Nibali denen gainetik

eginez beti aurrera

guk berriz kirolan partez

maite dugunez platera

nahikoa jan ta edanda

ederki ibili gera.

Altzo Txiki

Nominatua: Mari Karmen Irastorza "Aierdikoa"

Gaia: gaur egungo irakaskuntzaren onura eta gabeziak

]]>
Mon, 01 Sep 2014 15:10:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/bertsoplaza/albisteak/2303 Mon, 01 Sep 2014 15:10:34 +0100 2014-09-01 2014-09-01 0 2303 Bertso plaza