Garai bateko lanbidea dun zestogile bat daukagu gure artean. Erakustaldi bat antolatuko da “zestoak lantzen” lemapean. Helburua, Zaldibiko eskolaumeei zestoen magia edo artea erakustea da.
Aurten irteera motxak bultzatu nahi ditugu gure inguruko museoak, arkeologia eta herri kultura ezagutzeko asmoekin eta 2013ko lehenengo irteera maiatzaren 9an ZERAINera izan da.
Egun berezia bizi genuen apirilaren 24ean. Urte askoen zehar jubilatuen pelukera izan zen Arantxa Atxagari gure esker ona agertu genion.
Beti Gazte elkarteak podologia zerbitzuak eskaintzeko aukera sortu du. Hilabete terdiero asteazken goiz oso batean bere zerbitzuak eskainiko ditu podologoak egoitzan.
Aurten zaldibitarrok euskaran aldeko korrikaldia zuzen-zuzenean bizitzeko aukera izan degu. Festa honen inguruan eta jubilatuen artean karta-jokuak bultzatzeko asmoekin antolatu zen karta-joku txapelketa BG tabernan, martxoaren 7n.
Otsailaren bukaeran taloaren inguruko festa ospatu zen. BetiĀ Gazte tabernaren aurrean kokatu ziren talo egiteko tresnak eta herriak festa honek duen xarma zuzenean bizitzeko aukera izan zuen.
Jubilatu elkarteak taloaren inguruko festa astebete atzeratu du hiletagatik, beraz otsailaren 28an, osteguna, Beti Gazte taberna aurrean izango da azkenean. Nahi duenak taloak egiten ikasi, edo taloaz gozatzeko aukera izango du garaian bertaratzen bada.
Urteko batzar orokorra, urtarrilaren 30, asteazkena Karrerane kultur etxeko 2º solairuan izango da.
Hemen duzue bileran landuko den gai zerrenda.
Jubilatuei zuzenduta eta negu garaia alaitu nahian antolatu dugu txapelketa hau Beti Gazte tabernan. OTSAILAren bukaeran edo MARTXOAren hasieran izango da. KORRIKAren testu inguruan kokatu dugu.
Santa Luzi eta Santo Tomas gerturatzen ari zaizkigu. Aurreko urteetan bezala eta 3n. adinekoei zuzenduta, hitzaldi bat antolatu dugu eta ondoren merienda bat eskainiko da.
[Zaldibia Zero Zabor]: Goierriko ZZ Mundumob ekimenean parte hartzeko deia goierritarrei
[Zaldibiako Udala]: Trafiko oharra: Ekainak 1 larunbata auto lasterketa Zaldibian
[Sortu Zaldibia]: Herriko tabernen auzia dela eta kontzentrazioa ostegun honetan
[Kultur Etxea]: 2013ko Santa Fe festak antolatzeko lehenengo bilera
[herritarron txokoa]: Gure esku dago jaialdia!
[Zaldibia Zero Zabor]: Erraustegia betiko bertan behera uztea eskatzeko manifestazioa
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Boletina