• 04
    OTS
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Beti Gazteko urteko batzarra otsailaren 3 astelehenean

    Aste honetan hileta ezberdinak izan direla eta, urteko batzarra atzeratu genuen; badugu data berria. Ohar honen bidez, Beti Gazte Elkarteko bazkide guztiei urteko batzarrera dei egiten diegu datorren astelehenerako.

    Eguna : otsailak 3, astelehena.

    Ordua : 17:00 (1. deialdia) eta 17:15 (2. deialdia).

    Lekua : Kultur Etxea, 2. Solairuan.

    GAI ORDENA :
    -  Aurreko akta irakurri eta, hala badagokio, onartzea (eskuragarri bulegoan).
    -  2019.urteko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onartzea (eskuragarri bulegoan).
    -  2019. memoria. Urte osoan zehar gauzatu diren ekintzen laburpena.
    -  K u o t a k.
    -  2020. urterako aurrekontuak eta aurre ikusten diren jardueren txostena.

    Eskariak eta galderak

    OHARRA: Bilerara joan ezin eta ordezkaritza bidali nahi duenak, eskura ditu bulegoan ordezkapen paperak.