• 27
    IRAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Sagardotegira egindako irteera
    Famili argazkia

    Gure bosgarren irteera Astigarragako Larrarte Sagardotegira izan zen. Denera 50 pertsona hurbildu ginen.

    LARRARTE SAGARDOTEGIRA IRTEERA

    Jendeak oso gustukoa duenez eta Zaldibitarrak direnez, urtero mantentzen da irteera hau. Irailaren azkeneko ostegunean egiten da, aurten beraz 27an.

    Denera 50 pertsona hurbildu ginen eta Hernaniko azokan eman genion hasiera eta esan beharra dago animazio handiegirik ez zegoela.

    Ondorenen sagardotegirantz abiatu ginen . Autobusen paradatik sagardotegira arteko bidea oinez egin genuen. Beheko txokoan dagoenez, paseo erreza eta paisai politak, langileak sagar biltzen eta baratza ederrak.

    Agurtzane eta Iñaki zain geneuzkan eta argazki batzuk atera ondoren bazkari ederra eskaini ziguten.

    Giro ederra eta oi den bezala, bazkalondoan kantu eta irrintziak ere entzun ziren.

    Eguna bukatzeko, Iruran parada bat San Migel festak zirenez eta ilunabarrean, arazorik gabe itzuli ginen etxera.


    Zaldibian, 2012ko urriaren 12an

    IRTEERAKO ARGAZKI BILDUMA

    LOTURA: www.larrarte.net