• 08
    URT
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Karta txapelketa eta Korrika

    Jubilatuei zuzenduta eta negu garaia alaitu nahian antolatu dugu txapelketa hau Beti Gazte tabernan. OTSAILAren bukaeran edo MARTXOAren hasieran izango da. KORRIKAren testu inguruan kokatu dugu.

    Aurten zaldibitarrok euskaran aldeko korrikaldia zuzen-zuzenean bizitzeko aukera izango degu. Andoaindik abiatu eta Zaldibiatik martxoaren 14ko gauean pasatuko da, hamaika egun geroago Baionan bukatzeko.

    Festa honen inguruan eta jubilatuei zuzenduta antolatu degu KARTA JOKU-TXAPELKETA BG tabernan. OTSAILAren bukaeran edo MARTXOAren hasieran izango da.

    Animatu zaitez eta parte har ezazu ondorengo jokoetan :

    MUSean, TXINTXONen,  ESKOBAn,  PUNTTUAN edo SEIKOTAN

    Pertsona bakarra apuntatuz gero, zerrendako beste batekin parekatzeko aukera izango du.

    Bikoteko partaide batek gutxienez Beti Gazteko bazkidea izan beharko du.

    Beti Gazteko tabernan eman beharko da izena eta epea : urtarrilaren 31a izango da.

    • korrika 18

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.