• 28
    OTS
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Talo jana, datorren ostegunean

    Jubilatu elkarteak taloaren inguruko festa astebete atzeratu du hiletagatik, beraz otsailaren 28an, osteguna, Beti Gazte taberna aurrean izango da azkenean. Nahi duenak taloak egiten ikasi, edo taloaz gozatzeko aukera izango du garaian bertaratzen bada.

    EGUNA: Otsailak 28 OSTEGUNA

    ORDUA: 18:30etan

    LEKUA: BETI GAZTE tabernaren aurrean

    TALOAZ GOZATZEKO AUKERA hirugiarrea, txorizoa, gazta eta txokolateaz lagunduta.

    Jubilatu eta 18 urtekoz beherakoentzat

    Taloa hutsik euro batean

    Taloa osagaiekin bi eurotan

    Edaria barne: Ura, ardoa, freskagarriak,...

    Gainerako herritarrentzat:

    Taloa hutsik euro batean

    Taloa osagaiekin lau eurotan

    Edaria barne: Ura, ardoa, freskagarriak, ...

    ANIMAZIOA

    Bertsolariak, txisteak, kantuak, trikitixa

    EGITEN IKASI NAHI DUENA

    Taloa egiten ikusi edo ikasi nahi duenak, aurretik ager dadilla.

Boletina

ZaldibiaTB