• 28
    OTS
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Otsaileko talo festaren kronika

    Otsailaren bukaeran taloaren inguruko festa ospatu zen. Beti  Gazte tabernaren aurrean kokatu ziren talo egiteko tresnak eta herriak festa honek duen xarma zuzenean bizitzeko aukera izan zuen.

    Talo-jotzen : gehienak jubilatuak  eta ikasi nahi zuenak ere aukera izan zuen, izan ere,giro ederra bizi izan zen eta jende ugari hurbildu zen plazara taloaz gozatzeko asmoekin.

    Giroa ezin obea, bertsolariak, txisteak, kantuak eta trikitixa.

    Protagonista : gure baserrietan oinarrizko elikagaia izan den produktua, TALOA, txistorra, gazta, txokolate eta hirugiharrarekin lagunduta.

    Aurreikuspen guztiak gainditu ziren, besteak beste 25 kg artirin,  240 talo inguru.

    Adierazgarri ondorengo argazkiak

Boletina

ZaldibiaTB