• 22
    MAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Egun berezia bizi genuen apirilaren 24ean. Urte askoen zehar jubilatuen pelukera izan zen Arantxa Atxagari gure esker ona agertu genion.

    Arantxa Atxagari eskertza

    Hitz gutxi batzuk emandako zerbitzu edo lan ona eskertuaz. Jakinarazten diogu, pelukera bezala ez izan arren, aurrerantzean gustora ikusiko degula hogarrean jubilatuen lagun bezala.

    Bere ama den Teodora Garmendiaren eskutik jaso zuen lore sorta. Bere amaz gain, Teodora da elkarteak gaur egun duen bazkide zaharrena. Ondoren, oroigarri bat entregatu zion elkarteko lehendakaria den Juanita Muruak eta Iñaxio Goenak beheran aipatzen diren bertsoak kantatu zizkion, Aitor  Irastorzak prestatuak :

    1.-
    Mila beatzirehun ta laurogeiko
    hamarkadaren sormena
    hogeita hamar urte inguru
    elkarte hontan barrena
    solas eta lan horiengatik
    gaur zuretzako omena
    baina pentsatzen jarri ezkero
    jarraian badatorrena
    hiru bertsotan nola eskertu 
    eskaini diguzun dena?

    2.-
    Hogeita hamar urte gurekin
    beti umoretsu, alai
    guraize eta ruloak lagun
    erakutsiz hainbat dohai
    hizketarako lagun aparta
    solasaldia nola nahi
    jubilatuak guapo ta guapa
    jartzen hainbat urtez jarrai
    pelukera on bat zera eta
    lagun handi bat ere bai

    3.-
    Aspaldi hasi zen bide hura
    badoa helmugarantza
    eskertu nahian kokatua da
    merienda honen ardatza
    aurrerantzean opa dizugu
    zoriona, esperantza
    denok batera kanta dezagun
    ez zazu egin zalantza
    eskerrikasko guztiagatik
    maite zaitugu ARANTXA!!

    Larogei ta hamar bazkide inguru gerturatu ziren omenaldira eta giro ederra lortu genuen trikitixa eta kantuen laguntzaz. Denon besarkadekin bukatu zen ekitaldia.

Boletina

ZaldibiaTB