• 22
    MAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aurten irteera motxak bultzatu nahi ditugu gure inguruko museoak, arkeologia eta herri kultura ezagutzeko asmoekin eta 2013ko lehenengo irteera maiatzaren 9an ZERAINera izan da.

    Euskal Herria ezagutzen...
    Zerainen ateratako talde argazkia

    ZERAIN, Euskal Herriaren bihotzean, Goierrin, nekazaritza eta abeltzantzari loturik egon den komunitatea. Naturari loturiko beste lehengai batzuk ere ustiatu izan dira urteetan zehar,  meatza, egurra, ikatza, etab.

    Euskal Herriko historian garrantzi handia izan badu burdinaren ustiapenak, burdingintzako gunerik garrantzitsuenetako bat Zerain izan da.

    Eguraldi txarrak mugatu egin zuen gure irteera. Bisitatutako lekuak :

    Burdinaren Mendia  : ustiatzeko era (harrobiak eta meazuloak), garraiobideak (errailak, trenbideak, kableak…) kiskaltze labe, etab.

    Aizpitta adieraztegia : burdinak Euskal Herrian izandako garrantziaz ohartarazten gaitu  eta bertan burdingintzaren prozesua ikusi ahal izan genuen.

    Kiskalketa labeak: XX. mende hasieran industria iraultzaren ondorioz, burdinaren beharrari erantzuna emateko burdina ekoizteko egindako instalazio berriak. Instalazio hauen inguruan burdinaren ustiapenerako prozesu osoa ikusi daiteke. Bertan ditugu burdina karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, galeriak, etab.

    Polborina galeria: Lur azaleko minerala amaitu zenean hasi ziren mendian galerietatik burdina ateratzen. Gaur egun, Burdinaren Mendian 200 galerietatik gora izan arren, “polborina” bezala ezagutzen dena bakarrik bisita daiteke.

    Zeraingo kartzela Udaletxearekin batera eraiki zen 1711 urtean. Zerainen garrantzi handiko bi galtzara elkartzen zirenez, pasoko kartzela moduan erabili zen. Garaiko egoeraren adierazgarri, presoak lotzeko zepo eta eskuburdinak aurkitzen dira.

    Gaur egun Ostatu tabernaren barnean dago. Taldeak bertan jan zuen.

    Beste eraikuntza eta eskultura aipagarriak : Jauregi etxea, Jose Franzisko Telleria “Petrikillo”. hezur-hausturak eta hezur-ataerak zuzentzeagatik famatua (bolatokiaren ondoan dago eskultura bere omenez) Franzisko de Goia (bere birraitona, Mantxola baserrian jaio zen 1578an, Zeraingo harginetako bat zen eta Aragoiera joan zen Fuentes de Jiloca-ko eliza egitera. Etxe aurrean dago eskultura margolari famatuaren omenez).

    Taldea: 30 pertsonaz osatuta

    GARRAIOA : Norberaren ibilgailua

    Eguraldi txarrak baldintzatu zuen irteera. Ala ere egun ederra pasa genun.

    Zaldibian, 2013ko maiatzaren 18n

Boletina

ZaldibiaTB