• 26
    EKA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gasteiz-eko irteera ekainaren 6n egin zen eta 55 pertsona ginen denera. Goizeko 9:30 tan irten zen autobusa Zaldibiatik eta 10:30 hasi genuen ibilaldia Gasteizeko katedral berritik. Bazkaria, Artium museo inguruan kokatuta dagoen La Bilbaina jatetxean.

    Gasteizko irteerako kronika

    GASTEIZ

    Gasteizek Erdi Aroko trazadurari eusten dion Hirigune Historikoa du. Monumentu Multzo izendatu zuten 1997an eta hiru sari garrantzitsu jaso ditu Erdi Aroko Almendrako eremu eta eraikin enblematikoen zaharberritze- eta berreskuratze-lanagatik.

    Erdi Aroko Almendrak hiriko historian murgildu eta bide batez, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenplu ederrak ikusteko aukera eskeintzen du.

    Bisita gidatuan honako hau sartu zen :

    AUTOBUSEZ *VITORIA, GREEN CAPITAL. CIUDAD VERDE EUROPEA''

    Ordu beteko bira autobusez, 2012tik Europako Green Kapital titulua duen Gasteiztik. Parke zabal eta hezegune zoragarriak ditu eta auzo gune lotzen dituen bidegorri ugariz betea dago.

    Aipagarriak : Justizia Jauregia, Europa Jauregi Kongresua edo Eusko Jaurlaritza;  Zabalganako gunea eta Lakuabizkarra auzoa.

    Senda Ibilbideak eskualdeko arkitekturaren adibide ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen digute.

    Armentiaraino hurbildu ginan. Bertan Gasteizko zaindari den San Prudentziori eskainia dagoen baseliza erromanikoa dago. Erdi Aroko artearen adibide nagusietako bat da eta Euskal Herriko monumentu izendatu dute. San Prudentzioren eguna apirilaren 28a da denez, ezaguna degu egun horretan Basilikara eta haren aurrean dauden zelaietara egiten den erromeria jendetsua.


    GASTEIZEKO GUNE HISTORIKOA ETA  XIX MENDEKO ZABALKETA (ENSANCHE)

    Ondoren oinezko ibilaldia Europako ondoen kontserbatuta eta Euskal Herriko gune ederrenetako bat kontsideratuta dagoen Gasteiz-eko gune historikoetik.

    KATEDRAL BERRIA. Hasiera Katedral berrian eman genion, estilo gotikoa, Arte Sakratuaren museoa dago bere barnean.

    Ondoren Santa Maria Katedrala edo katedral zaharraren eraberritzeko lanen bisita gidatua. Tenpluko ibilbidea kaskoa jantzita egiten da. Aparteko bisitaldi honek eraberritze-lanak zuzenean ikusteko aukera ematen du.

    Ondoren Santa Maria Katedrala edo katedral zaharraren eraberritzeko lanen bisita gidatua. Tenpluko ibilbidea kaskoa jantzita egiten da. Aparteko bisitaldi honek eraberritze-lanak zuzenean ikusteko aukera ematen du.

    Aipagarria, Ken Follet idazleak bertan aurkitu zuela “Los pilares de la tierrra” liburuaren bigarren zatia idazteko inspirazioa.

    Katedral zaharretik erdi aroko harresira.  Harresiak 11 metro hartzen ditu punturik altuenean, eta dorreek 15 metrotik gora.

    Eraikin garrantzitsuak : Villa Suso jauregia, Montehermoso eta Escorlaza-Esquivel, familia nobleen etxeak, San Pedro – San Miguel – San Bizente eta Santa Maria katedralaren lau dorreek hiriaren profil enblematikoa osatzen dutelarik.

    Plaza Berria eta Arkupea: Justo Antonio Olagibelen eraikinak, Alde Zaharraren eta Zabalgunearen arteko lotura egiteko pentsatuak eta Foru plaza: Luis Peña Gantxegi arkitektoak eta Eduardo Txillida eskultoreak egina.

    Gasteizko Bataila.  Gertaera hau gogoratu beharrean gaude, ekainaren 21ean 200 urte beteko direlako Gasteizko bataila gisa ezagutzen den gudan Wellington  dukearen indarrak frantziarren aurka borrokatu zirenetik. Gertaera hori  gogoratzen duen monumentu haurrean entzun genituen gidaren hitzak.

    Bazkaria,  LA BILBAINA Jatetxean, Artium museo inguruan.

    Arratsaldean, jendea oso nekatuta egon arren, Agurain-en egin zen paradatxo bat eta ondoren, inongo arazorik gabe etxeratu ginan.

    Zaldibian, 2013ko ekainaren 15ean

    LOTURA: Argazki galeria

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Boletina

ZaldibiaTB