• 02
    UZT
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Pasa den ekainaren 26ean eta “zestoak lantzen” lemapean antolatu zen erakustaldia, gure artean degun Manuel Labaka eta bere anai Jabier zestogileen eskutik.

    Zestogintza ikastaroko kronika
    Esperientziaren itturritik edateko helburuarekin zestogintzara gerturatu ziren lagunak

    Zaldibiko 9tik 12 urte arteko gaztetxoei zuzendua, bere helburua zestoen magia edo artea erakustea izan zen. Hamalau umek hartu zuten parte zestoak lantzen.

    Aurrez argitu zitzaien pausoka zestoak egiteko prozezu osoa, hau da : enborrak uretan kokatu (eze mantendu daitezen), landu aurretik labean sartu (ura bota dezaten), lehortu-puntua lortzean labetik kanporatu eta behar den zumitze atera.

    Ondoren gogoz ekin zioten zesto-egiteari.

    Zumitze ateratzeko egoera egokiena materiala beroa eta ezea dagoenean da. Materiala lehortzean, zailtasun berezia sortzen da. Ala ere, maixuen laguntzekin bukatu zituzten zestoak.

    Parte hartzaile guztiak bere saria edo oparia jaso zuten : zesto bana.

    LOTURA: Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen

Boletina

ZaldibiaTB