• 08
    UZT
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Gazteak eta jubilatuak eskuz esku sendabelarrak biltzera

    Pasa den ekainaren 5n  antolatu zen sendabelarrei buruzko hitzaldia. Lehenengo zatia gehien bat TEORIKOA izan zen, 2. zati honetan, hitzaldia eman zuten lau pertsonen laguntzarekin ikasitakoa PRAKTIKAN jartzeko aukera izango degu, Zaldibiako Gazte Asanbladako eta Beti Gazte jubilatu elkarteko kideok eskuz esku.

    Pasa den ekainaren 5n  antolatu zen sendabelarrei buruzko hitzaldian belarrak eta beren terapia-aplikazioa ezagutu genuen: kolesterola kontrolatzeko infusioak, erredurak eta gaiztotutako zauriak sendatzeko pomadak edo ukenduak...

    2. zati honetan, hitzaldia eman zuten lau pertsonen laguntzarekin praktikatzeko aukera izango degu, hau da : Inguruan ditugun belarrak bildu eta jasotako sendabelarrekin infusio edo pomada egiteko prozesu guztia garatuko dugu.

    DEIALDIA:

    Eguna  :   Uztailak 8, astelehena
    Ordua   :   16:30etan
    Lekua   :   Beti Gazte taberna aurrean

    OHARRA: Senda belarrak inguruko auzoetan bilduko ditugu eta ondoren ZUBI BURU elkartean prestatuko dira.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Boletina

ZaldibiaTB