• 15
    UZT
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

     Irteera herriko plazatik, parke aldera, Olalde baserrira eta bide zaharretik Unanita, Zubi-alde eta Zubitaraino. Nahiko belar jaso genuenez, berriro herrirantz joan ginen. Gazte eta jublatuak elkarrekin belarrak bildu eta Zubi Buru elkartean prestatu genituen.

    Sendabelarrak bildu eta prestatzeko saioaren kronika

    Aurreko kronikan aipatu genuen, SENDABELARRARI BURUZKO hitzaldi TEORIKOaren ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango genuela; hau da, belarrak bildu eta jasotako sendabelarrekin infusio eta pomada, hau da, botika naturalak egiteko prozesu guztia garatu.

    Uztailaren 8n, astelehena, antolatu genuen irtenaldia. Eguraldi oso-oso beroa, pixua, gogorra; ala ere, interes handia zegonez, jendeak ez zuen atzera egin. Irteera herriko plazatik, parke aldera, Olalde baserrira eta bide zaharretik Unanita, Zubi-alde eta Zubitaraino. Nahiko belar jaso genuenez, berriro herrirantz joan ginen.

    Inguruan jasotako belarrak : pareta-belarrak, erromeroa, asto mantzanila, zain gorrie, pasmo belarra, berbenak, llanten zabala eta estua, oreganoa, bost-orrie eta noski hain garrantzitsue dan intsusa.
    Deskantsa eta freskatu ondoren ekin genion infusio eta pomada egiteko prozesuari, Zubi-buru elkartean.

    Sendabelarren ezagutza handiko pertsonak, irakasle gisa jardun ziren :

    Hasiera Simon Arruabarrenak eman zion INFEKZIO kontrako infusioa eginaz. Naiz eta osasuntsu eta aktibo egon, ez zuen belar bila joaterik izan eta berarekin ekarri zuen materiala : erramue eta baratzuriak. Bere esanetan, infekzioak sendatzeko emaitzik eraginkorrenak ematen ditu bi gai hauen baturak. Hainbat alditan egiaztatu ahal izan duen bezala.

    Pausoak honakoak : Infusioa beroa dagoenean, infekzioa duen ingurua lurrunez berotu eta ondoren infusioekin garbitu.

    Jarraian Maritxu Zubeldiak  ERREUMA SENDATZEKO POMADA :

    Erabilitako gaiak : Olioa eta baratzuriak (kolpea eman da), ondoren erromeroa, pasmo belarra edo zain gorrie eta bukatzeko intsusa eta erlearen abaraska edo argizarie. Ordu laurden baten irakiten eduki ondoren, hozten utzi eta ontzi txikietan gorde.

    Maria Labaka ere ez zen atzea gelditu eta  ERREDURAK SENDATZEKO POMADA egin zun :

    Erabilitako gaiak : Olioa eta baratzuriak,  pasmo belarra, intsusa eta bukatzeko erlearen abaraska edo argizarie. Ordu laurden baten irakiten eduki ondoren, hozten utzi eta ontzi txikietan gorde.

    Bukatzeko, Mª Dolores Irazustabarrenak ERREDURAK sendatzeko pomada edo ukendua egiteko beste era bat agertu zigun. Berak kristalezko ontzi batean: berbenak, pasmo belarra, llanten zabala eta estue eta intsusa sartzen ditu eta ondoren oliba olioz dena tapatu.  Aste betez uzten ditu deskantsun.

    Azken aurreneko pausua, ontzi batean astiro-astiro sutan berotuz bi ordu luzez edukitzea da. Eta azkenik, filtrotik pasa ondoren, erlearen abaraska edo argizarie gehitu. Hau desegiten denean ontzi txikietan gorde.

    Kasu guztietan, INTSUSA aipatzen denean, agitu beharra dago intsusari azala kendu ondoren  azalpeko mintza erabiltzen dela.

    Oso arratsalde interesgarria eta entretenitua izan zen. Berriz ere izango degu gazteek eta jubilatuak elkarrekin egoteko aukera.

    Oroigarri moduan sendabelarrekin eginiko lehenengo sendagaiak gaztetxoentzako izango dira (prozesua amaitzean noski!).

    LOTURA: Argazki galeria osoa

2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB