• 23
    ABU
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Opor aurreko irteera uztailaren 22n egin zen, Lapurdi aldera. Hasieran 50 pertsona apuntatu baziren ere,  arazo edo gaixotasunengatik, azkenean 40 personako taldea osatu zen.

    Lapurdiko irteeraren kronika
    Hemen duzue Lapurdiko irteeran parte hartu zuen kuadrila argazkia

    Goizeko 8:00 tan irten zen autobusa Zaldibiatik Hendaiarantz. Gosaldu ondoren, 10:00 heldu ginan gure hasiera puntua :

    ABBADIA JAUREGIAra bisita gidatua

    Zientzilari eta euskaltzale den Anton Abbadia Dublinen jaio zen 1810-01-10ean. Aita euskalduna Ürrüstoin-en jaioa ta ama irlandarra zuen.  Virginie Vincent de Saint Bonnet andrearekin ezkondu zen 1859an.

    Jauregia leku zoragarrian kokatua dago, Hendaiako (Lapurdi) itsaslabarren.  Hiru atal desberdinetan banatzen da :  bizi tokia mendebaldean, San Antoniori eskainitako kapera ekialdean eta, gazteluaren gune zabalenean, ipar-mendebaldean, garai hartan oso garrantzitsua jotzen zen  astronomia behatokia.

    Abbadiak, zientzialari eta esploratzaile gisa lan handia egin zuen. Mineralogia, Biologia, Fisika eta Astronomia ikasi zituen Parisen. Brasilen berriz, lurraren magnetismoa ikertu zuen, eta Etiopian mapak landu eta bertako hainbat hizkuntzaren alfabetoak finkatu zituen. Baita ere aipagarriak Aljeria, Norvegia eta Santo Domingora eguzki eklipseak aztertzeko egindako espedizioak.  Jakintza zabala jaso zuen hizkuntzez, etnologiaz edo geografiaz  eta bidaiotatik ekarritako objetuaz dekoratua dago jauregia.

    Aipagarriak, gela guztietako hormetan eta tximini buruetan idatzirik agertzen diran esaldiak.

    Zientzialari izateaz gain, euskaltzale sutsua ere izan zen eta euskal hizkuntza, kultura eta izatea babesteko lan handia egin zuen. Abbadia, euskal kultur mugimenduaren sortzaile eta sustatzaile jotzen da; berak sortu zuen «zazpiak bat» mezua.

    Jauregia 350 hektareako lur sail batez inguratuta dago eta benetan ikusgarria kanpoaldetik dagoen ikuspegia, mendiak eta herriak, itsasaldean.

    Abbadia jauregi inguruan argazkiak atera ondoren, Donibane Lohitzunera.

    Portua, hondartza, San Joan Batallatzalearen eliza, Infantearen etxea, Luis XIV.aren plazako tabernan aperitibia hartu,  eta nola ez, Ganbetta kaletik ikusmiran...

    BAZKARIA : ARDORA jatetxean, HONDARRABIAN

    Arratsaldean, eguraldi oso beroa egin arren, asko animatu ziren Hondarrabiko Karlos V gaztelua bisitatu eta alde zaharreko enparanzatik paseatzea. Besteak, itsas inguruan, Marina auzoan.

    Egun ederra pasa ondoren etxeratu ginan arratsaldeko 20:30 inguruan.

    Lotura: ARGAZKI GALERIA OSOA

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB