• 22
    IRAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urtero legez Jubilatu eguna ospatuko dugu, aurten irailaren 22an izango da eta dagoeneko bazkariko txartelak salgai dituzue Beti Gazte tabernan.

    Jubilatu eguna irailaren 22an

    Beti bezala, Zaldibiko Zubi Buru Elkarteko gazteak izango ditugu gurekin, beraiek arduratzen dira bazkaria antolatzeaz.

    Ohitura legez, jubilatu edadetuenak omenduko dira bertan eta aurten esan beharra dago ospakizun berezia izango dela, izan ere Zubi-ondo tabernako Joxepa Etxeberriak ehun urte bete bait ditu irailaren 10ean.

    Giroa ezin hobea izango degu, bertsolariak, txisteak, kantuak.....

    Egitaraua :

    • 11:00 Meza Zaldibiako jubilatu zenduen oroimenean
    • 14:00 Jubilatu bazkaria Antzokian. (aurreko urteko menu berdina)

    BAZKARIKO TXARTELAK dagoeneko salgai daude Beti Gazte Elkartean.

    • Joxepa Etxeberriak 100 urte bete zituenekoa