• 24
    URR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Sagardotegira egindako irteera

    Urriaren 17an burutu zen irteeran, 55 pertsona hurbildu ginen Astigarragako Larrarte sagardotegira. Goizean Hernaniko azoka bisitatu genuen.

    Hernaniko azokan eman genion egunari hasiera, jende ugari eta feria animatua zegon.

    Ordubietan bazkaltzera. Aurreko urteetan bezala, bidearen azken zatia oinez egin genuen, paseo ederra eta paisai politaz gozatu genuen.

    Agurtzane eta Iñakiri esker, mugikortasun arazoak zituzten lagunak kotxeetan hurbiltzeko aukera izan zuten eta, sagardotegi aurrean argazki batzuk atera ondoren, bazkari ederra eskaini ziguten.

    Giro ederra, txisteak, bromak eta nola ez, bazkalondoan Patxi Iraola bertsotan, Joxe Larrarte eta Joxe Lizaso ere animatu egin ziren.

    Eguna bukatzeko, Alegian Ogiberrik duen Ruta 33 museo etnografikoan geldialdia egin genuen. Bertan ogiaren historia jasotzen da historiaurretik hasi ta XXI menderarte.

    Iluntzean, arazorik gabe itzuli ginen etxera.

    Zaldibian, 2013ko urriaren 21an
     

    LOTURA: Argazki guztiak

2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB